Jubilatuen egoitzako taberna-kafetegiari buruz informatzeko bilera

06.02.20
Gizartea

Gaur arratsaldeko 6etan egingo da, informatiboa eta irekia delarik

Ermuko Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak bilera informatiboa eta irekia antolatu du gaurko ostegunerako (otsailak 6). Bilera horretan, erretiratuen ostalaritza-zerbitzuaren edo tabernaren emakidaren egoeraren berri emango da. Bilera hori egoitzan egingo da eta bertan izango dira Zuzendaritza Batzordeko kideak eta Juan Carlos Abascal herriko alkatea. Azken horrek taberna-kafetegiko zerbitzua zergatik dagoen itxita azalduko du, eta hori esleitu eta ahalik eta lasterren ireki ahal izateko jarraitzen ari diren prozesuaren berri emango du. Baita bertaratutakoek egin diezazkioketen galderei erantzutea ere.

Ermuko Erretiratuen egoitzako taberna-kafetegia itxita dago urritik, aurreko emakidaren indarraldia amaitu ondoren. Urrian, hura artatzeko interesa zuen enpresa bat bilatzeko lehen deialdiari hasiera eman zitzaion, baina deialdi hori hutsik geratu zen, ez baitzen interesdun edo proposamenik aurkeztu.

Egoera hori ikusita, udal honek baldintza-agiriak berrikusi zituen, bai administrazio-klausula partikularrenak bai klausula teknikoenak, erakargarriagoak izan zitezen. Baldintza orokorrak hobetu eta malgutu egi zituen, zerbitzua hartzeko interesa izan zezaketenen artean interesa pizteko eta egonkortasun handiagoa emateko. Jarraian, bigarren deialdi bat ireki zen abenduan, eta horrek ere ez zuen espero zen emaitza eskaini, proposamen bakarra aurkeztu baitzen, eta egileak ez zituen eskatutako baldintzak betetzen.

Egoera horren aurrean, eta Administrazio Publikoen Kontratatuen Legean xedatutakoari jarraituz, ordutik udal hau lanean ari da taberna-kafetegiaren zerbitzua lehenbailehen irekitzea ahalbidetuko duten formulak bilatzeko. Aurreikuspena betetzen bada, tabernaren irekiera errealitate bat izan daiteke otsail honetan bertan.

Zerikusia duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du