Igerileku txikia eta spa gunea zerbitzuz kanpo mantenu lanak egiteko hurrengo asteburuan

07.02.20
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak(UKEk) ezagutarazi duenez datorren asteburuan –ostiral arratsaldetik astelehen iluntzera bitartean- igerileku txikia eta sparen gunea zerbitzuz kanpo egongo dira, osasun arauak exijitzen duen derrigorrezko mantenu eta garbiketa lanak egiteko. Hortaz, esan bezala igerileku txikia otsailaren 15eko ostiral eguerdian itxi ostetik 17ko astelehenera bitartean ezin izango da erabili.

 

Gorabeherarik izan ezean eta ontzia berriz uraz betetakoan, zerbitzua bere onera bueltatuko da, otsailaren 18ko asteartean.

UKEk zerbitzuaren geldialdiak sor ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu digu erabiltzaile eta bazkideoi. Nahitaezkoa den eten hori kontutan izan dezagun. Asteartetik aurrera, ur berria, goitik-behera garbituriko ontzia eta zerbitzuak primeran gozatzeko prest izango baitigugu.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira