Merkatarien azokan eskainiko denboraldiko aukerak; asteazkenetik ostiralera bitartean
Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak aukeren azoka berria antolatu du aste honetarako. Guztira ia hamabost bat dendek hartuko dute parte asteazkenetik ostiralera –otsailaren 12tik 14ra bitartean- Ermuko Azoka Plazan izango den ekimenean.
Herriko bezeroek sektore komertzial ezberdinetako dendetara hurbiltzeko aukera izango dugu, hala nola, arropa dendak, oinetakoenak, etxeko elementuenak, apaingarrienak eta telekomunikaziokoak. Hiru egun horietan zehar eskainiko diren produktuek ezohiko deskontuak edo azken erremateak izango dituzte.
Parte hartuko duten establezimenduen zerrenda ondokoek osatzen dute: Izarbi, Zapatxiki, Cocoliso, Villa de Ermua, Guipur, Manekoazpi, Kokko, Gemma moda, Sferico, Gauzak, Calzados Eva, Moda Hogar Vieco, Nane eta Adamo.
Azoka 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30ra egongo da zabalik asteazken eta ostegunean, eta ostiralean ordu erdi bat lehenago, hau da iluntzeko 8etan.
Ekimen honek Ermuko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du