The Allnighters taldearen blues doinuak, larunbatean Lobianon

13.02.20
Kultura eta Gazteria

Bizkaiko jazz eta blues zirkuitua Ermuan izango da berriro ere The Allnighters taldearen eskutik. Boskoteak kontzertua eskainiko du larunbat honetan, otsailaren 15ean, 20:00etatik aurrera Lobiano Kultur Gunean.

The Allnighters bost mutilen istorioa da, guztiak obsesio berberarekin: rhythm and bluesa. Gasteizen hasi zen guztia 1988ko uda beroan. Hutsetik abiatuta eta lana eta kemena oinarri hartuta, 90eko hamarkadan erreferentziazko banda bihurtu ziren penintsulako musika beltzari dagokionez.

Bere zuzeneko indartsuek hartu duten ospea dela eta, milaka kilometro egin eta eszenatokiak partekatu dituzte Wilko Johnson, Nine Below Zero, Lazy Lester edo Eli Paperboy Reed bezalako musikariekin, baita hainbat estilotako taldeekin ere. Kontzertu bakoitza benetako festa da, etxeko markarekin: Soulful Rhythm & Blues.

Estudioko azken diskoak, Everything is changing (2016), taldearen eragin guztiak biltzen ditu: 50eko hamarkadako boogie harmonikoa, 70eko hamarkadaren amaierako pub-rocka, 60ko hamarkadako soula eta rhythm and blues dibertigarriena.

The Allnighters Lobiano Kultur Gunean izango dugu larunbat honetan. Sarrerak 10 euroan daude salgai instalazioan bertan, BBKren orotariko kutxazainetan eta Kutxabanken webgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du