Eskaintza zabala eta prezio ezin hobeak Aukeren Azokan

13.02.20
Gizartea

Ermuko merkatu plazaren eraikinean atzotik zabalik dugun Aukeren Azokan denboraldiko produktuen eskaintza zabala dugu eskuragai, prezio merkeetan. Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) hiru egun iraungo duen aukeren azoka hau antolatu du. Guztira ia hamabost bat dendek hartuko dute parte ostiralera bitartean –otsailaren 14ra -. Parte hartzen ari diren establezimenduen zerrenda ondokoek osatzen dute: Izarbi, Zapatxiki, Cocoliso, Villa de Ermua, Guipur, Manekoazpi, Kokko, Gemma moda, Sferico, Gauzak, Calzados Eva, Moda Hogar Vieco, Nane eta Adamo.

Herriko bezeroek sektore komertzial ezberdinetako dendetara hurbiltzeko aukera izango dugu, hala nola, arropa dendak, oinetakoenak, etxeko elementuenak, apaingarrienak eta telekomunikaziokoak. Hiru egun horietan zehar eskainiko diren produktuek ezohiko deskontuak edo azken erremateak izango dituzte.

Azoka 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30ra egongo da zabalik asteazken eta ostegunean, eta ostiralean ordu erdi bat lehenago, hau da iluntzeko 8etan.

Ekimen honek Ermuko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan