Hamahirugarren edizio beteko du aurten euskarazko Piropoen Lehiaketak
Bihar emnago zaio hasiera lehiaketari, proposamenak martxoaren 11ra arte aurkeztu ahal izango direlarik, hori barne
Ermuko Udal Euskara Sailak hamahirugarren Euskarazko Piropo Lehiaketa antolatu du. Ekimen honen helburu nagusia ermuar guztion artean euskararen erabilera modu sortzaile, adierazkor, ez-sexista eta ludikoa bultzatzea da.
Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek euskaraz idatzitako piropoak aurkeztu besterik ez dute egin behar, papertxo batean idatzita, adina eta telefono zenbaki batekin batera. Papertxoa udal liburutegian kokatuko den kutxatilan utzi beharko da. Bestela, euskara@udalermua.net helbide elektronikora bidali edota 616 02 75 85 WhatsApp zenbakira idatzi daiteke.
Partaideak hiru kategoriatan banatuko dira, eta bakoitzean irabazle bat hautatuko da. Honakoak dira kategoriak eta sariak:
- 14 urtera artekoak edo gazteagoak: 50 euroko erosketa-txekea
- 15 urtetik 17ra bitartekoak: 100 euroko erosketa-txekea
- adinez nagusi edo 18 urtetik gorakoak: bi pertsonentzako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua Donostiako La Perla jatetxean.
Piropoak otsailaren 14an, San Valentin egunean hasi eta martxoaren 11ra arte aurkeztu daitezke. Ondoren, epaimahaiak lanak aztertu eta erabakia hartuko du. Kontuan hartuko dira, besteak beste, originaltasuna, sormena, luzera, itzulpena edo moldaketa ez izatea eta iraingarria edo sexista ez izatea. Euskara Sailak ermuar guztiei dei egiten die lehiaketan parte hartzera animatu daitezen.
Argibide gehiagorako, ikus itzazu deialdiaren oinarriak.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik