Astelehenean bilera irekia egingo Antzokian, hondakindegiarekin sortutako krisiaren inguruan

14.02.20
Erakundea

Nahi duen guztiarentzat zabalik, arratsaldeko zazpietan hasita. ''Los consejos de Alice'' filmaren zine emanaldia astearteko 20:30etara aldatu da

Diziplina anitzeko Batzorde Tekniko batek Zaldibarko ''Verter Recycling 2002'' hondakindegiarekin sortutako krisiaren inguruko azken ordua azalduko du datorren astelehenean, otsailak 17, arratsaldeko 19:00etan, Ermuko Antzokian egingo den herritarrentzako bilera irekian. Antzokian egongo dira azalpenak emateko Eusko Jaurlaritzako eta Osasun eta Ingurumen sailetako ordezkariek, Uraren Euskal Agentziako kideek, Gipuzkoako Ur Partzuergoko ordezkariek eta Ermuko Udaleko ordezkariek. Otsailaren 6ko ostegunean izandako gertakariaren ondorioak aztertzen eta horiei aurre egiten ari diren eragileen artean azalpen publiko zuzena eta koordinatua emateko aukera aztertu ondoren egin da deialdia.

Gaur zortzi egun AP-8 ordainpeko autobidea itxi zuen hondakindegiaren luiziak eta horrek hurbileneko herrietan eta bereziki Eitzaga auzoan (Zaldibar) bizi diren pertsonen egunerokoan izan du eraginaren ondorioen inguruan sorturiko kezka bere horretan irauten du. Hori dela eta, gobernuko sail ezberdinek, agentziek, erakundeek eta oro har administrazio publikoek herritarrei informazioa emateko kanal eta bideetan sakontzea erabaki dute. Ermuko udal honek gutun bat bidali dio bizilagun bakoitzari lasaitasunera deitzeko eta hartzen diren datu eta erabakien berri emateko. Gutunean esaten denez, kontrol-protokolo sakonagoak eta egunerokoak aktibatu ondoren, laginketa horien datuek adierazten dute eremua normaltasun-parametroen barruan mantentzen dela, eta airearen eta edateko uraren kalitatea ona dela.

Juan Carlos Abascal alkateak sinatu du gutuna, eta adituen taldeengan konfiantza eta lasaitasuna mantentzeko eskatzen du. Alkateak "egoera aldatzen bada berehala informatzeko eta larrialdiren bat gertatzen bada beharrezkoak diren neurriak hartzeko" konpromisoa hartu du. Komunikazio hori herriko 7200 etxeetara bidaltzeaz gain, paperean jarri eta banatu da ohiko informazio-guneetan (MUPI panelak, osasun-zentroa, kiroldegia, liburutegia bezalako eraikin publikoak eta jendea biltzen den topagune eta lekuetara). Ekimena beharrezkoa den edo herritarrei zerbait adierazi behar zaien guztietan errepikatuko da.

Erabaki bera hartu dute Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ingurumen sailek, Ermuko hornidura sarea kudeatzen duen Gipuzkoako Uren partzuergoak, eta gertaeraren ondoren sortutako egoerari buruzko oharrak egin eta banatu dituztelarik. Eta URAk, Uraren Euskal Agentziak ere jarraipen eta kontrolen txostenak eman zitu ezagutzera.

Herriko hainbat tokitan zabaldutako oharren adibideak beheko argazki-sortan dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua