Igerileku txikia eta spa gunea zerbitzuz kanpo mantenu lanak egiteko datorren astelehenera arte
Udal Kirol Erakundeak(UKEk) ezagutarazi duenez asteburuan –gaurko ostiral arratsaldetik astelehen iluntzera bitartean- igerileku txikia eta sparen gunea zerbitzuz kanpo egongo dira, osasun arauak exijitzen duen derrigorrezko mantenu eta garbiketa lanak egiteko. Hortaz, esan bezala igerileku txikia otsailaren 14ko ostiral eguerdian itxi ostetik 17ko astelehenera bitartean ezin izango da erabili.
Gorabeherarik izan ezean eta ontzia berriz uraz betetakoan, zerbitzua bere onera bueltatuko da, otsailaren 18ko asteartean.
UKEk zerbitzuaren geldialdiak sor ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu digu erabiltzaile eta bazkideoi. Nahitaezkoa den eten hori kontutan izan dezagun. Asteartetik aurrera, ur berria, goitik-behera garbituriko ontzia eta zerbitzuak primeran gozatzeko prest izango baitigugu.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira