Martxoak 8: emakumeen aldeko martxa
Aukera Berdintasunerako udal sailak emakumeen aldeko martxa handi bat antolatu du martxoaren 8rako –igandea- Emakumearen Nazioarteko Egunerako, Beatriz Gamiz zinegotziak aurkeztu duenez. Martxa horren ibilbideak 3,4 kilometroko luzera izango du herriko kaleetan zehar eta AECCko boluntarioek minbiziaren inguruan antolatzen duten ibilaldiaren berdina izango da. Korrikan jarraitutako formatua hartuko du martxa horrek eta talde eta elkarte ezberdinetako emakumeak izango dira buru, ordezkariek lekuko sinboliko bat (zurezko tailu bat) pasatuko dizkiotelarik elkarri txandaka, emakumeak gizartearen aurrean ikusgai jartzeko. Ibilbide tarteak eta eramaileak oraindik zehaztu gabe daude, baina jakina da ordezkari horiek guztiak "soilik emakumeak" izango direla. "Ekimena festa handia izatea nahi dugu eta emakumeak erabateko protagonistak izatea", azpimarratu du Gamizek. "Jardunaldi katalizatzailea izatea nahi dugu, emakumeok merezi dugun protagonismoa emateko eta gizartearen aurrean ikusgarri bihurtzeko" erantsi du.
Antolatzaileek egun horretarako kamiseta oroigarriak eskatu dituzte, eta asteazkenetik aurrera –otsailaren 19tik- eskuragai izango ditugu, 4 euroko prezioan bakoitza. Ekimen honetan bildutako diru guztia berdintasun-proiektu baterako erabiliko da, baina oraingoz ez da zehaztu. Kamisetak moreak dira, ''Ermuakr♀sa'' leloa daramate eta taila guztietako unitateak eskainiko dira, haurretatik hasi eta helduetaraino. Ibilaldia amaitzean, parte-hartzaileei nylonezko poltsa bat emango zaie, fruta bat, ur botila bat eta txokolatea duen barratxo energetiko bat barne. Osagai horiek Zearkaleko BM supermerkatuak emango ditu. Supermerkatu horrek helmugako arkua ere jarri eta babestuko du.
Ekimena Orbe Kardinalaren plazan amaituko da, ''Flash move'' lan batekin.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan