Odola emateko aukera izango dugu, goizez nahiz arrantsaldez
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berria antolatu eta deitu du. Gaurko egunean izango da, otsailaren 17 honetan, izango dugu aukera goizeko eta arratsaldeko ordutegian. Euskadiko Transfusioen eta Giza Ehunen Zentroak unitate mugikorra bidaliko du Ermura odola herrian bertan eman ahal izateko, ospitalera joan beharrik izan gabe.
Autobusa anbulatorio zaharraren aurrean kokatuko da, Bizkaia Etorbidean, 09:30etik 14:00etara bitartean. Eta arratsaldez, 16:00etatik 21:00era bitartean.
Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.
Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).
Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus ezazu honako webgunea.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan