Inauterietako ostegun eta ostiraleko jarduerak bertan behera
Ermuko Udal honek ikastetxeekin eta zerikusi zuzena duten taldeekin batera aste honetako Inauterien barne ostegun eta ostiralerako jarduerak bertan behera uztea erabaki du, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoak emandako prebentzio-gomendioei jarraituz. Bertan behera geratu diren ekitaldiak ostegun arratsaldekoak edo ''Eguen Zuri'' egunekoak (oilarraren jolasa eta haurrentzako berbena) eta ostiralerako aurreikusita zegoen ''Hartzaren Eguna''ri dagokion kalejira dira.
Gainerako jarduerei buruzko erabakia datorren ostegunean hartuko dute, behin txostena eta aztertzera bidalitako laginen datuak ezagututa gero. Egun aplikaturik ditugun gomendioei eutsiz gero, aurtengo ediziorako aurreikusitako jarduera guztiak bertan behera geratuko dira. Aldiz, gomendio murriztaile horiek bertan behera uzten badira, Inauterietako jaiari eta aurreikusitako programari berrekingo zaio berriro ere.
Juan Carlos Abascal alkateak bandoa sinatu du, jarraian iragarki-taula digitalera lortura bidez uzten duguna eta hitzez hitz honakoa dioena:
Zaldibarko zabortegiko lur-jausia dela-eta, Ermuko Udalak Inauteriko ostegun eta ostiralaren inguruan hartutako erabakia ezagutarazten dugu honako oharraren bitartez:
1.- Ermuko ikastetxe eta aurreikusita dauden ekitaldien antolakuntzan lan egiten duten elkarteekin hitzegin ondoren, eta Hezkuntza-komunitatea hartzen ari den erabakiekin bat etorriz, jarraitzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Kontseilaritzaren Osasun Publikoak emandako gomendioei.
2.- Antolatutako Eguen Zuri eta Hartza eguneko ekitaldiak bertan behera lagatzea.
3.- Datorren osteguneko analisien emaitzen zain geratzea, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoak emandako aholkuei jarraitzea. Gomendioei eutsiz gero, bertan behera geratuko lirateke Ermuko Udalak Aratosteetarako antolatutako jarduera guztiak. Aholku horiek indargabetuz gero, Ihauteriko egitarauari eutsiko zaio.
4.- Ostegunean, otsailak 20, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko aholkuak ezagutu ondoren jakinaraziko da hartutako erabakiaren berri.
Ermuan, 2020ko otsailaren 18an
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude