2020ko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskatzeko epea zabalik

18.02.20
Gizartea

Ermuko Udalak aste honetan ireki du 2020ko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskatzeko epea, urteroko deialdiarekin bat etorriz. Deialdia herritar guztientzat zabalik dago, laguntza horiekin adinekoen pobrezia energetikoari zein haurren pobreziari aurre egin nahi baitzaie, besteak beste. Behar duten pertsona guztientzako laguntzak dira, eta araututa daude. Izaera ekonomikoko prestazio horiek izaera finalista (zehatza eta bakarra) dute, eta gastu espezifikoak estaltzera bideratuta daude, hala nola hipoteka, alokairua, etxebizitza mantentzea, oinarrizko etxetresna elektrikoak konpontzea/erostea, altzariak erostea eta lehen mailako beharrak estaltzea, hala nola elikadura, betaurrekoak/audifonoak erostea eta adingabeentzako dentista-gastuak.

Prestazio ekonomiko horien helburua da gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak diren gastu espezifikoei aurre egiteko baliabide nahikoak ez dituzten pertsonak eta familiak gizarteratzen laguntzea.<

Diru-sarrerak familia-unitateko kide kopuruaren arabera

2020. urteko diru-sarreren muga, prestazio hori jaso ahal izateko, honako hau da:

Familia-unitate orokorrak.

  • - Kide 1: 13.427,11€
  • - 2 kide 2: 17.241,49€
  • - 3 kide: 19.072,50€
  • Pentsio dun direnen familia-unitateak.

  • - Kide 1: 15.405,44€
  • -2 kide: 19.256,89€
  • -3 kide: 20.797,36€
  • Muga horiek zertxobait handiagoak izan daitezke jatorria lan-errentak diren kasuetan, Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemak hobaria ematen baitio lana bilatzeari.

    Informazio publikoko jarduerak

    Informazioa familiengana irits dadin, informazio-ohar bat jarri dugu bizilagunen komunitate guztien atarietan, kontuan hartu beharreko alderdi orokorrak zehaztuz.

    Horrez gain, otsailaren 27an (osteguna) informazio-saio bat egingo dugu Lobiano Kultur Gunean, laguntza ekonomiko horien xedea, baldintzak eta kontzeptuak zehatzago azaldu ahal izateko. Bilera hori herritar guztiei irekia izango da, eta 17:00etan hasiko da.

    Lotutako albisteak

    Imagen
    18.07.25
    Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

    Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
    Imagen
    18.07.25
    ‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

    Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
    Imagen
    17.07.25
    Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

    Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du