Astelehenean Ermua Antzokian egindako bilera ireki informatiboaren bideoa

19.02.20
Erakundea

Joan den otsailaren 6an Zaldibarko hondakindegian izandako ezbeharrari aurre egiteko lanean ari den agenteen batzorde teknikoarekin biltzeko eta azalpenak entzuteko txiki geratu zen Ermua Antzokia, bertaratu nahi zuten pertsonak haren edukiera gainditu baitzuten. Ezinegona eta lehen pertsonan azalpenak jasotzeko gogoa nabarmenak ziren, eta ordua baino lehenagotik aretora sartu nahi zutenekin ilarak egin ziren. Hainbat pertsona batzuk aretotik kanpo geratu ziren, eta ekitaldia jarraitu ahal izan zuten kanpoaldean jarritako bideo pantaila handi baten bidez. Euriak eta ehun eta hirurogei minututako luzapenak, eragin zuten kanpoan bildutakoek amaierara arte geratu ez izatea. Udal honek saioa grabatu zuen eta kanpotik ikusi ahal izateko seinalea zuzenean partekatu zuen, herritarrei informazioa emateko duen konpromisoari jarraiki. Horren ildotik, grabazio osoa uzten dizuegu lerro hauekin batera, guztion ezagutzarako.

Bileran, operatiboaren izaera eta azken astelehen honetan ezarritako hiru lehentasunak azaldu ziren: Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak aurkitu eta ateratzea; zeregin horretan ari diren taldeen eta, oro har, herritarren segurtasuna bermatzea; eta, azkenik, sua osarik itzali arte menderatzea. Azken, hori atzoko egunean (asteartean) lortu zen. Su horiek izan dira kezka nagusia, airearen kalitatea eta lurperatutako pertsonak bilatzeko lana baldintzatzen zutelako, eta tokian bertan egonkortzeko lana zailtzen zutelako, luiziaren gunean 50 graduko tenperaturara iristen baitzen. Datu horiek, besteak beste, bileran azaldu ziren.

Testigantza eta azalpenak eskaini zituzten hamar pertsona bildu ziren mahai korritu batera, eta horren buru izanik Jesus Peña Lehendakaritzako idazkari nagusia, etab erarekin batera Ignacio Berraondo Osasun sailburuordea, Iñigo Elosegi Gipuzkoako Ur Kontsortzioko zuzendaria, Hipolito Bilbao Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrolerako Zerbitzuko teknikaria, Josu Perea URA agentziako teknikaria, Joseba Bidaurrazaga Osasun Publikoko zuzendariordea, Saioa Ferro Aire Kalitatearen Kalitatea kontrolatzeko Teknikaria. Ermuko Juan Carlos Abascal alkateak aurkeztu eta moderatu zuen bilkura, David Henares udal arlo teknikoko zuzendariarekin batera.

PSE-EE-PSOE, EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Ermua eta PP taldeetako bozeramaileak bertan izan ziren, baita alderdi horietako beste zinegotzi batzuk ere.

Azalpenen ondoren, galderen txandari eman zitzaion paso, bertaratutakoek datuak edo galderen erantzunak ezagutzea espero zuten gaiak planteatu zituztelarik.

Bilerak pertsona batzuen ezinegona baretzen lagundu zuen; ez, ordea, beste batzuena. Beraz, gertakariaren kudeaketari eta horrek gure eguneroko bizitzan dituen ondorioei buruzko zalantzek oraindik bere horretan jarraitzen dute, arlo horretan eskumenak dituzten erakundeek lasaitasunerako hainbat dei egin izan arren.

Horrelako bilerak jarraipena izango dute; gaurkoan Eibarren egingo dute, Koliseoan, 19:00etatik aurrera, eta biharko ostegunean Mallabian.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua