Ermuak Inauteriez gozatuko du larunbatetik asteartera

21.02.20
Kultura eta Gazteria

Zaldibarko ''Verter Recycling, 2002'' hondakindegiaren kolapsoaren ondorioz eragindako gorabeherak eta osasun neurriak direla eta, Inauterietako egun nagusi biak bizitzeko prest gaude Ermuan. Jaiaren hasiera eta ostegun eta ostiraleko egun herrikoiak -ostegun gizen eta ostiral mehea- bertan behera geratu ziren asteartean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako prebentzio-gomendioei jarraiki. Udalak herriko ikastetxeekin eta zerikusi zuzena duten taldeekin ados hartutako erabaki bateratu izan zen, ''Eguen Zuri'' egunekoak (oilarraren jolasa eta haurrentzako berbena) bertan behera utziz. Baita gaurko ostiralerako aurreikusita zegoen ''Hartzaren Eguna''ri dagokion kalejira, zeina elkarlanean antolatzen duten Euskal Birusak, Anaitasuna ikastolak, Eskolabarri ikastetxeak, AEK Kaltxango Euskaltegiak, Ermuko Udal Euskaltegiak, Txindurri dantza taldeak.

CSICek Madrilen aztertu beharreko laginen emaitzak jaso ondoren, eta ingurumen-egoera hobea zela ikusita, atzo bertan kendu ziren gomendatutako neurriak, eta, beraz, berriro ekingo zaio Inauterietako 2020ko programazioari.

Larunbatean jarduerak izango ditugu eguerditik gauerdira arte

Bihar eguerdirako iragarrita dago koadrilen kalejira, 12:30etatik aurrera. Ordu batean Irulitxa kalejiran aterako da. 17:30ean haurrentzako txokolatada egongo da eta jarraian berbena ''Begira'' taldearekin. 19:00etan Irulitxa fanfarrearen musika alaia itzuliko da eta ordu erdi beranduago haurrentzako mozorro lehiaketa egingo.

Gauean, 23:00etatik aurrera, Olga Grande esatariak aurkezturiko DJ festa izango dugu Orbe Kardinalaren plazan.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita