Gaueko mozketak AP-8an erdibitzaile berri bat instalatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiko Interbiak sozietate publikoak AP-8 autobideko erabiltzaileei jakinarazten die errepidea bi noranzkoetan moztuta egongo dela gauez, 76 kilometroaren inguruan, otsailaren 21etik 29ra bitartean.
Mozketen ordutegia 22:00etatik 06:00etara bitartekoa izango da. Lanak otsailaren 29an amaituko dira, larunbata, goizeko seietan.
Afekzio horien arrazoia erdibitzaile berriaren instalazioa da, Zaldibarko zabortegia erori ostean errepidean prestatu den bypass-aren eremuan.
Errepidea itxita dagoen bitartean, trafikoa Ermuko ordainlekura bideratuko dute Donostiako noranzkoan, eta Azitaingo ordainlekutik (Eibar) sartu ahal izango da autobidera. Aldiz, Bilborako noranzkoan, trafikoa Azitaingo ordainlekurantz desbideratuko da, eta Ermuko ordainlekutik sartuko da berriro autobidera.
Interbiak enpresak dagozkion desbideratzeak seinaleztatuko ditu. Sozietate publikoak barkamena eskatu du sor daitezkeen eragozpenengatik.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan