2020ko Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen inguruko informazio saioa

24.02.20
Gizartea

Ermuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorrak 2020. urte honetarako Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskatzeko epea ireki du. Hala, prestazio horien inguruko informazioa eskaini ahal izateko, herritar guztiei irekitako hitzaldia antolatu dute ostegun honetarako, otsailaren 27rako. Topaketa 17:00etan hasiko da Lobiano Kultur Gunean, eta bertaratutakoentzat interesgarriak izan daitezkeen GLLen hainbat alderdi zehaztuko dira.

Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak beharrizan jakinei aurre egin ahal izateko aldizkakotasunik gabeko diru-laguntzak dira. Hipoteka, alokairua, etxebizitza mantentzeko lanak, oinarrizko etxetresna elektrikoen konponketa edo erosketa, elikagaien, betaurrekoen eta audiofonoen erosketa edo adingabeentzako dentista gastuak ordaintzeko erabiltzen dira Gizarte Laguntzok.

Helburu nagusia adinekoen pobrezia energetikoari zein haurren pobreziari aurre egitea da. Bestalde, gizarte-bazterketako egoerei aurrea hartzeko edo saihesteko beharrezkoak diren gastu espezifikoak ordaintzeko baliabide nahikorik ez duten pertsonak eta familiak gizarteratzen laguntzen dute. Azken batean, herritar guztientzat eskuragarri dauden laguntzak dira, eta araututa daude.

Epea zabalik maiatzaren 29ra arte

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 29ra arte dago zabalik, eta onartutako laguntzek atzeraeragina izango dute urtarrilaren 1etik aurrera. Aldiz, eskaera ekainaren 1etik azaroaren 30era bitartean aurkezten bada, oro har, eskabidea aurkeztu eta hurrengo hilabetetik aurrera emango dira laguntzak.

Aurreko urtean etxebizitza mantentzeagatik, alokairuagatik eta hipoteka-kredituagatik laguntzak jaso dituzten pertsonek eskabidea Abiapuntun (Konbentukoa, 3) entregatu ahal izango dute, aurretiko hitzordurik eskatu gabe. Gainontzeko eskaerak, aurrez hitzordua eskatuta, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (Erdikokale, 21) entregatu beharko dira.

GLLen eskakizunei eta aurkezteko moduari buruzko informazio guztia lerro hauetan erantsi dizuegun eskuorrian kontsulta daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean