S. Cebrianen esanetan 'Teknologia berriek ziurgabetasuna areagotzen eta konfiantza murrizten dute'

28.02.20
Erakundea

''4.0 Erakundeak, teknologiatik haratago'' izenburuko jardunaldietan, hitzaldi nagusiak jorratu duen gaia "erakundeen erronkak aro digitalerako trantsizioan. Pertsonak ezagutzaren gizartean" izan da. Hausnarketa eta analisia Sebastian Cebrián Gil Informazio Zientzietako doktoreak egin zuen, Alfonso Unceta EHUko katedradunaren ordez. Sebastian Cebrian ''Villafañe & Asociados'' aholkularitzako zuzendari nagusia 2019ko maiatzetik, azken hamarkadan Komunikazio Zuzendarien Elkartearen (Dircom, deritzanaren) arduradun eta aurpegia izateari utzi ondoren.

Cebrianen arabera, "teknologia mundua aldatzen ari da, baina askoz gehiago aldatu ditu pertsonak eta, batez ere, harremanak izateko izan dugun modua. Teknologia berriek eta sare sozialek dena aldatu dute, bai gizartean, bai enpresa munduan. Arlo horretan, aipatu zuen langileak oso kontuan hartu beharreko interes-talde berri eta garrantzitsua direla, haien iritziak eta mezuak zuzendaritza-kontseilukoak baino urrunago iristen direlako hainbat kasutan. Horregatik, teknologiaren kontu garrantzitsuak aintzat hartu eta landu behar ditugu, esan zuen, zure espazio publiko propioa okupatzeko aukera ematen dizutelako ".

Aholkulari aditu horren iritziz, "teknologiak erakundeak aldatzen ditu, pertsonen portaera eta harremanak aldatu dituelako. Gaur egun informazio asko dugu, kasu askotan gehiegizkoa, eta horrek zail egiten du errealitatearen egia zein den jakitea, eta horrek bide eman dio informazio interesatuari eta/edo faltsuari, ''Fake news'' izenez ezagutzen denari. Horrek konfiantza falta eragiten du mezuetan, fenomenoa unibertsala izanik. Estatistikek hala berresten dute; pertsonen %59 ez gaude ziur zer den egia eta zer ez; %56 ez gara klase politikoaz fio, eta % 42 ez dira multinazionalez fidatzen. Herritarrok ez dugu argi teknologiak gure etorkizuna hobetuko duen ala ez. Horregatik guztiagatik, 4.0 erakundeek herritarrek eskatzen dituzten ezaugarri eta jokabide etiko eta gardenak eskatu behar dizkiote beren buruei. Legediak mugak zehazten lagundu behar digu; hezkuntzak eta kulturak, berriz, gure gaitasun analitikoa areagotu behar dute, gure kualifikazio-maila hobetzeko. Zenbat eta teknologia-maila handiagoa, orduan eta konfiantza sozial txikiagoa ", ondorioztatu zuen.

Doktoreak gomendatu zuen erakundeen ospea lantzea eta zaintzea. Ospeak esan zuen "ez da ikusten edo hautematen zaituzten bezalakoa, hori irudia baita. Kontzeptu horiek nahastea ez da komenigarria. Prozesu teknologikoak eta giza prozesuak eskutik joan behar dute, lerrokatuta, bestela ez baita aurrerabiderik egongo. Pertsonok 4.0 teknologian erdian egon behar dugu eta mamia izan behar dugu".

Hizlariaren inguruko hainbat datu

Cebriánek ibilbide profesional luzea du komunikazioaren sektorean duela hogei urte baino gehiagotik, eta Espainiako Carrefour Taldeko eta Fremap Mutualitateko komunikazio-zuzendari gisa jardun izan du, hainbat komunikabidetan kazetari eta zuzendari izateaz gain.

Gainera, Informazio Zientzietan doktorea eta kazetaritzan lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Nafarroako Unibertsitateko IESE Business School erakundeko Zuzendaritza Orokorreko Programa (PDG) egin du. Era berean, bi master ditu: bata, Informazio Sozioekonomikoa APIEk (Informazio Ekonomikoko Kazetarien Elkartea) ematen duena, eta bestea, Komunikazio Korporatibo Digitala 2.0, UAHk (Alcala de Henaresko Unibertsitateak) egiten duena. 2011n Elkarteen Exekutibo Onenaren Korazza Saria irabazi zuen. Sebastian Cebrianek Latinoamerikaren eremuan lanbidearen garapenarekin konprometituta jarraituko du Fundacom-eko zuzendari gisa.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua