Berbetan jardunaldien 21. edizioa martxoaren lehen asteetan gauzatuko da
Herrian euskararen erabileraren inguruan urtero egiten diren gogoetak bi saio izango ditu martxoaren 4an eta 12an
Aurreko urteetan bezala, Berbetan Jardunaldiak egingo dira Ermuan. Duela hogeita bat urte, 1999ean, antolatzen hasi zen ekimen honetan euskararen ezagutza eta erabilerarekin zerikusia duten zenbait gairen inguruko hitzaldi eta mahai inguruak antolatzen dira. Gogoeta eta iritzi trukaketarako aukera ematen duen ekimen hau; Euskal Birusa euskara elkartea, Eskolabarri ikastetxea, Kaltxango AEK euskaltegia, Anaitasuna Ikastola eta Udal euskaltegiaren arteko elkarlanaren ondorioa da eta Ermuko udalaren babesa du.
Aurtengo hitzaldiak honako hauek izango dira:
- Lehena Jon Maiaren eskutik martxoaren 4an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan egingo da Lobianon. Maiak bere azken liburua, “Berriak jaio ginen”, aurkeztuko du eta horren inguruko solasaldia izango dugu. Publiko orori zuzendua.
- Bigarrena, Martxoaren 12an, osteguna, 19:00etan Lobianon. Uxue Alberdiren azken liburuaren, “kontrako iztarritik”, inguruko solasaldia egingo da. "Kontrako eztarritik" liburuan oinarrituriko bertso-saio literarioa + tertulia. Uxue Alberdi eta Ane Labaka izango ditu bertsotan eta gai jartzaile Maite Berriozabal. Publiko orori zuzendua.
Hirugarren bat prestatzen ari gara, gazteei zuzendutakoa. Motibazio saio potente bat egin nahi da. Beraien erreferente izan daitekeen artista euskaldun bat ekartzeko asmoa dugu. Emanaldia Ermua BHI institutuan egingo da martxoaren 25ean goizez. Ikastetxe barneko emanaldia izango da. Zehaztu bezain pronto, ezagutzera emango da.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko