Elisa eta Marcelaren arteko maitasunaren benetako istorioa kontatzen du ‘A panadaría’ konpainiak
‘A panadaría’ konpainia galiziarrak aste honetan ‘Elisa y Marcela’ tituluko antzezpena aurkeztuko du gure herrian dugun kultur eskaintzaren baitan. Antzezpena Ermua Antzokia aretoan egingo da martxoaren 6ko ostiralean, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 10€ balio du eta aldez aurretik erosi dezakegu Kutxabank entitatearen webgunean, orotariko kutxazainen sarean, Lobiano Kulturgunean eta ikuskizuna hasi aurreko ordu bat lehenagora arte antzokiko leihatilan.
Antzezpena Gena Baamondek zuzentzen du. Sinopsi edo laburpenean ondoa esaten da: 1901. urtea, A Coruña hirian. Bi emakume elkarrekin ezkondu dira San Xurxoko elizan, horietako bat gizon jantzita. Poliziaren jazarpena, diligentzian egindako ihesak, nortasun-aldaketak eta informazio manipulatuak biltzen dituen istorioa da hau, eta, bertan, A Panadaría antzerki-konpainiako komikoek benetako gertakizun baten berreraikuntza lotsagabea aurkeztuko digute. Egiazkoa asmakizuna dirudien komedia musikala. Elisa eta Marcela emakume biren areko eta kontra-denborazko maitasun-istorioa da.
Antzerki talde sortu berria, kideek ekoiztutako antzerkia eskaintzen dutena, tradizioa, ahalegina eta konstantzia oinarri izanik
‘A Panadaría’ osatzen dute Areta Bolado, Noelia Castro eta Ailén Kendelman emakumeak. Hirukoiteak taldea eratu zuen 2013an, behen likuskizuna PAN!PAN! titulua izanik, lan horrek 2013 urteko Xuventude Crea saria jasoz; 2015en Maria Casares saria bigarren aktore onenarentzat eta Kritikaren Galizia Saria.
Lehen lan horrekin, jada, sariak eta kritika onak jaso zituzten. Bigarrena ‘Panamericana’ titulukoa estreinatu zuten, urrez pintatutako ez eta terziopelozko dekoraturik izan gabe, ez eta entseguetarako lokalik, furgonetatik ez gizonik…oraindik.
Taldeak ekoizpen propioak lantzen ditu; horregatik ‘A Panadería’ (Okindegia) izena jarri diote beren buruari, okinarena tradizio, ahalegin eta konstantzia duen ofizioa delako; pertsona oinarrizko elementuekin harremanetan jartzen duena; iraganarekin eta etorkizunarekin hartu-emanetan. Mundu osoan gizateriak ogia eta antzezpenak egiten dituelako; gorpua nahiz arima elikatzeko.
Ostiralean Ermua Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Kontakizun itxura duen benetako istorio erreala.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan