Haurren kasketaldiak? Horiek kudeatzeko gomendioak

04.03.20
Gizartea

Udalaren Gizarte Zerbitzuetako Esku-hartze Sozioedukatibo eta Psikosozialeko Zerbitzuak (SISP) informazio-hitzaldi bat antolatu du gure seme-alaba txikien kasketak aztertzeko eta horiei aurre egiteko eta kudeatzeko gomendioak emateko. Bi hitzaldi egingo dira, bata orokorra martxoaren 11n (asteazkena), 17: 30etik 19: 00etara, Lobiano Kulturgunean, eta bigarrena hurrengo egunean (martxoak 12, ostirala), Sallabente LHko ikastetxean, 16:15etik 17:45era.

Jarduera ''Guraso-konpetentziak'' izeneko urteko topaketa-programaren barruan dago. Programaren helburua 0 eta 18 urte bitarteko haurren gurasoei hainbat gairi buruzko informazioa ematea da. Topaketak adin taldeka antolatzen dira; kasu honetan, hitzaldia 3 eta 5 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta dago, baita adin horietako pertsonekin lan egiten duten hezkuntzako profesionalei ere.

Bi hitzaldi egingo dira, bata orokorra Lobiano Kultur etxean eta bestea San Lorenzo Eskolan, inguruko gurasoen parte-hartzea errazteko. Esan bezala, lehenengoa martxoaren 11n 17:30etik 19:00etara Lobiano Kultur Gunean eta martxoaren 12an 16:15etik 17:45era San Lorenzo Eskolan. Antxitxiketan elkarteak doako haurtzaindegi zerbitzua eskainiko du hitzaldiak irauten duen bitartean.

Intendentzia-lanak errazte aldera, antolatzaileek ikastetxeetan izena ematea edo WatsApp bidez 688 854 510 telefono-zenbakira mezu bat bidaltzea gomendatzen diete interesdunei, udalerriko ikastetxeetako haur-geletara bidalitako liburuxketan adierazitakoaren arabera.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan