Azken egunak euskarazko piroporik onenak aurkezteko

05.03.20
Euskara

Sei egun baino ez dira falta euskarazko piropo lehiaketaren hamahirugarren edizioa amaitzeko. Ermuko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako ekimenak datorren asteazkenean, martxoak 11, itxiko du proposamenak aurkezteko epea. Oraindik zure piroporik onena bidaltzeko garaiz zaude!

Ekimen honen helburu nagusia Ermuko herritar guztiek gure hizkuntzaren erabilera bultzatzea da, modu sortzailean, adierazgarrian, ez sexistan eta dibertigarrian.

Parte-hartzaileak hiru kategoriatan banatuko dira adinaren arabera, eta maila bakoitzean garaile bakar bat aukeratuko da. Kategoriak eta sariak honakoak dira:

  • 14 urtetik beherakoak: 50 euroko balioa duen erosketa txekea.
  • 14 eta 18 urte artekoak: 100 euroko balioa duen erosketa txekea.
  • 18 urtetik gorakoak: Donostiako La Perlan sasoian jartzeko zirkuiturako bonua. Horren barne daude bi pertsonarentzat talasoterapia zirkuitua, aromaterapia masajea eta dastaketa menua.

Lehiaketan parte hartzeko interesa baduzu, zure euskarazko piropo proposamenak helarazteko hiru modu dituzu: batetik, udal liburutegian entregatu dezakezu paperean, adina eta telefono zenbakia zehaztuta; bestetik, euskara@udalermua.net helbide elektronikora bidali dezakezu, eta azkenik, 616 02 75 85 telefono zenbakira igorri dezakezu WhatsApp bidez. Gogoratu parte hartzeko azken eguna martxoaren 11, asteazkena, dela.

Epaimahaiak aukeratuko ditu aurtengo piroporik onenak, eta horretarako kontuan hartuko ditu, besteak beste, originaltasuna, sormena, itzulpen edo egokitzapena ez izatea, eta iraingarria edo sexista ez izatea. Ez dira onartuko, era berean, aurreko urteetan aurkeztutako lanen kopiak. Xehetasun gehiagorako, kontsulta itzazu oinarriak.

Euskara Zerbitzutik herritar guztiak animatu nahi dira lehiaketa dibertigarri honetan parte hartzera. Inspirazio gisa, aurreko urteetan garaile suertatu diren piropo batzuk uzten dizkizuegu jarraian.

  • Zu sagardo eta ni kupela. Bion artean txotx! ederra!
  • Zuk eguzkiak baino gehiago argitzen nauzu
  • Udaberriko loreen antzera jaiotzen da nire sugarra zu gertu zaitudanean
  • Zu porrua bazina, ni patata izango nintzateke zurekin egoteko
  • Eguzkia edertasunagatik irtengo balitz, zu ikustean ez litzateke inoiz sartuko
  • Amatatu argiak, zabaldu begiak, horiek bai distirak!
  • Muxurik onena: goiko ezpainetan pausatu eta behekoetan sentitzen dena
  • Zure ahoa, nire bekatu gozoa!
  • Hain polita hain ederra etor niregana maitea
  • Hain zara alaitsu, polita eta dotore… ze hurbiltzerakoan nire masaiak gorri kolore
  • Zu zara nire ezpainen ispilua
  • Zure edertasuna kontatzen zenbaki berri bat asmatu dut
  • Zure musu piztia, nire gorputzaren berotasun guztia
  • Zu euskaraz entzutea zein polita den jakingo bazenu

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago
Imagen
11.04.25
Markos Gimenoren "101 letrakartel", Ezekiel Etxebarria sariaren irabazlea

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da