Hogeita bi kazolatxo arituko dira herriko IX. Lehiaketan, astelehenetik igandera bitartean

06.03.20
Gizartea

Hogeita bi establezimenduk kazuelatxo banarekin parte hartuko eta elkarren artean lehiatuko datorren astean zehar, gure herriko IX. Lehiaketa irabazteko asmoz. Partaide guztiek bezeroa ezustean harrapatzeko eta haren itxaropena asetzeko xedea izango dute, herriko ostalaritzaren arratsaldeko giroa piztu eta jendea erakartzeko. Lehiaketa hau Lobiano Gastronomia Elkarteak antolatzen du eta Ermuko Udalaren, ''Bodegas Bilbaínas'' enpresaren eta Radio Vitoriako ''Ruta Slow'' irratsaioaren babesa du. Saio hori Aitor Buendia kazetari eibartarrak zuzentzen eta aurkezten du. Proposamenen eskaintza zabala dastatzen has gaitezke datorren astelehenetik (hilak 9tik) eta igandera (martxoak 15era) bitartean. Epe horretan lehiaketan parte hartzen duten kazolatxoez gozatu ahal izango dugu, 1,60 euroko prezioan.

Antolatzaileek liburuxka dotorea argitaratu dute, bertan establezimenduaren eta proposamenaren izena, establezimendua kokatuta dagoen kalea eta osagaien deskribapen laburraeta argazki bat jasoaz. Lehiaketan parte hartzen duten kazolatxo guztiak gauza dira gure zuku gastrikoak esnatzeko eta ahoan listua jariatzeko. Sasoiko produktuekin egindako eta aurzkezpen zaindutako proposamenak dira. Barazkiak, arraina, haragia, lekaleak, itsaskia eta baratzeko produktuak daude tartean, formatu txikiko goi sukaldaritzako benetako elaborazioetan, gustuko edari batekin uztartu ueta gozatzeko.

Laburbilduz, zazpi egun izango ditugu tripa gauza gozoez betetzeko eta lagunekin batera dastatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan