Lara Kaminsky artista ermuarraren argazki erakusketa
Lobiano Kultur Guneak Lara Kaminsky artistaren argazki erakusketa du ikusgai hilaren erdialdera arte. Erakusketak astelehen honetan, martxoaren 2an, ireki ditu ateak, eta datorren igandera arte egongo da zabalik, egunero 18:00etatik 20:00etara.
Lara Kaminsky (Ermua, 1996) argazkilari gaztea da, eta txikitatik arte horri tiraka aritu izan da. Arte Ederren alorrean trebatu ondoren, kameraren atzean bere "aterpea" aurkitu du, irudietako objektuen eta ikusleen artean jolasak sortuz.
Artistak berriki egindako elkarrizketa batean adierazi duen bezala, garai "oso esperimentala" bizitzen ari da argazkigintzaren barruan. "Irudi baten atzean bilaketa pertsonal bat eta teknika bat dago, enkoadraketa, kolorea, balantzeak... eta jende askok ez du aldez aurreko lan hori guztia ezagutzen".
Bere bat-bateko estiloari dagokionez, "aldatzen" doala dio: "Oso estilo poetikoa izan dut, estetika erakargarriarekin, baina orain, bizipen pertsonalen ondorioz, nire obra tonu ilunagoak hartzen ari da. Baina argazki horiekin ez dut ezer bilatzen, askapen bat da, besterik gabe".
Bere lanak herriko hainbat establezimendutan egon dira ikusgai, eta orain Lobiano Kultur Guneko bi erakusketa aretoetan izango dira hilabete erdira arte. Bertan artistaren lanak erosteko aukera ere izango da.
Gainera, larunbat honetan, martxoaren 7an, aurkezpen koktel bat egingo da obren egilearekin batera, 19:00etatik aurrera.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude