Erretiratuen etxeko taberna-kafetegia esleipendun berri batek ireki du

09.03.20
Gizartea

Ermuko Erretiratuen etxeko taberna-kafetegia zabalik dago dagoeneko. Zerbitzua kontratatzeko prozesua bigarren ahalegin batean gauzatu da, hasierako deialdia hutsik geratu ondoren. Lehenengo deialdi horretan bi proposamen baino ez ziren aurkeztu, eta baztertu egin ziren baldintza zehatzen agiriko klausularen bat ez betetzeagatik. Horren aurrean, publizitaterik gabeko prozedura negoziatua erabili da, Zerbitzu Publikoen Kontratuen Legearen 168. artikuluaren eta hurrengoetan xedatutakoari jarraiki. Zerbitzuaren hurrengo bi urteetarako esleipendun berria ‘Mendiola 2015, S. Koop. Txikia'' izeneko enpresa da, zeinak beste bi urtez luzatu ahal izango duena. Esleipendunak urte bakoitzeko 2.000 euro ordainduko ditu, lizitazioan finkatutako gutxieneko kanonaren kopurua.

Taberna-kafetegi zerbitzua zabalik dago joan den ostegunetik, kudeatzaile berriak lokala inauguratu zuenetik, aretoa margotu eta bide berriari ekinda. Alkateak otsailaren 21eko 644/2020 Dekretuaren bidez esleitu zion kontratua enpresa berriari, kontratazio mahaiaren proposamenari jarraituz.

Lokala eraberritu egin dute, hormak margotu egin dituzte, led argiztapena gehitu diote eta laster, mahai eta aulkien berri batzuk jarriko dituzte, daudenen ordez.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du