Ingeleseko mintzapraktika taldean izen-emateak hasita

11.03.20
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegiak talde berri bat eratuko partaideek ingelesa praktikatzeko aukera izan dezaten, eta mintzapraktika talde honetan parte hartzeko interesa duten pertsonen izen-emateak hasi ditu.

Ekimen, honen helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatzeko aukera eskaintzea da. Helburua ez da gramatika edo ezagutzaren teoria sakontzea, baizik mintzamenean aurrera egitea, ahozkoa praktikatzea eta hitz egiteari nahiz beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari izan ohi dugun beldurra soinetik astintzea baizik. Talde parte hartu ahal izateko ezagutza maila eskatzen da, hain zuzen ere gutxienez B2 ziurtatua izatea edo hortik gorakoa.

Ekintza doakoa da eta ama hizkuntza ingelesa duen irakasle batek dinamizatuko du. Ordu eta erdiko iraupena izango duten zortzi saio egingo dira, ostiraletan, 18:30etik 20:00etara bitarteko ordutegian, Lobiano Kultur Gunean. Aurreikusitako datak ondorengoak dira: martxoaren 13an eta 27an, apirilaren 3an eata 24an eta maiatzeren 8an, 15ean, 22an eta 29an.

Inskripzioa Liburutegian bertan egin daiteke, telefonoz deituta edo bertako biblioteca@udalermua.net postontzi elektronikora idatzita. Bi aukeratan eman beharreko datuak ondorengoak dira: izen-abizenak, zerbitzuko bazkide txartelaren eta norbere telefonoare zenbakia, helbide elektronikoa eta ezagutza maila.

Jarduera honek jarraipena ematen dio aurreko ikasturteetan egindakoari, eta Udal Liburutegian hizkuntzak ikasteko dauden materialen atala osatzen du; izan ere, azken urteotan inbertsio handia egin baita, ikus-entzunezko metodoak, hiztegiak eta formatuak eskuratuz. Horrela, autoikaskuntzako material mota horien eskari gero eta handiagoari erantzuten zaio.

Lotutako albisteak

Imagen
25.06.25
‘Ermua Hiria´ XXXI. Literatura lehiaketako saridunak erabaki dira

Gaztelaniazko eta euskarazkoa narratiba saria Madrilgo eta Gazteizko autoreei egokitu zaie
Imagen
17.06.25
Zabalik udako Bookface lehiaketaren laugarren edizioa

Lanak irailaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira, hori barne
Imagen
05.06.25
‘Ehuntzen eta Hitz egiten’ tailerretako kideek egindako lanak ikusgai jarri dituzte

Lanak Liburutegian egongo dira ikusgai ekainaren 12ra arte eta 9: 00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango