Erretiratuen Etxea aldi baterako itxi da eta jarduerak eten dira

12.03.20
Gizartea

Udal honek aldi baterako itxi behar izan du Erretiratuen Etxea, eta zentroan programatutako jarduera guztiak bertan behera utzi besterik erabaki arte, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak adinekoen etxe eta klubei buruz udal-eremurako emandako gomendioei jarraiki. Erabaki horrek COVID-19 birusa ez zabaltzeko eta kutsatzeko potentziala murrizteko gomendioetan du jatorria.

Hori dela eta, atzo arratsaldean gomendio oharrak jaso genituenetik, instalazioak itxita daude, adineko pertsonak baitira arrisku taldeetako bat, eta hala mantenduko dira ahal denean berriro zabaltzen direla abisatu arte.

Pdf formatuan eta lotura edo esteka bidez, azpian gomendioen oharra uzten dugu. Ohar horretan azaltzen da zergatik diren beharrezkoak neurri horiek, eta arriskutzat jotzen diren espazioetan nola heldu behar zaien.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira