Udalbatzak ez du aurrez aurreko bilerarik egingo aldi-batean

16.03.20
Gizartea

Ermuko Udalbatzak ez ditu egingo aurrez aurreko bilerarik denbora batean eta egoera bere onera bueltatu arte; osasun-agintarien gomendioak eta alarma-adierazpenean agindutakoari jarraiki. Hori horrela, ez du Gai Orokorretako eta Osoko Bilkurako Informazio Batzordeak edo Ogasuneko bilerarik egingo, ezta bere erakunde autonomo edo fundazio publikoetakoak ere.

Udalbatza osatzen duten bost talde politikoetako hamazazpi zinegotziak deituta zeuden bihar Gai Orokorren eta Osoko Bilkuraren asteroko batzorderako, 9:30ean. Eta, ondoren, Udal Kirol Erakundeko Kontseilu Errektorera. Bilera horietara, gainera, teknikariak joaten dira (idazkaria, zuzendariak, enpresetako gonbidatuak, etab…), eta bertaratutakoen kopuruak gora egiten du. Bi bilera horiek bertan behera geratu dira egoera normalizatu arte eta ez irteteko eta ez elkartzeko gomendioak bertan behera utzi arte, COVID-19ko kutsatze-katea hausteko.

Egoerarekin bat etorriz, udal honek udal-bulegoetara etortzeko aukerak murriztu egin ditu, aurrez aurre BAKARRIK kudeaketa atzeraezinak eta presazkoak hartuz. Herritarrak Atenditzeko Abiapuntu Bulegoa (HAB) jendearentzat itxita dago, nahiz eta lankideak barne lanean ari diren eta egoitza elektronikoaren bidez iristen diren dei, mezu, kudeaketa eta izapideei erantzuten dieten. Zabalik dagoen leihatila bakarra udaletxeko sarreran dagoena da, Udaltzaingoaren leihatila hain zuzen ere.

''Abiapuntu'' bulegoarekin harremanetan jartzeko 943 17 90 10 eta 943 17 91 42 zenbakietara dei dezakezu. Edo abiapuntu@udalermua.net postontzi elektronikora idatzi.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu