Osasun krisiari aurre egin eta aparteko neurrietarako 450 mila euro gehituko dio Ermuak urteko aurrekontuari

24.03.20
Erakundea

Udal horrek 450.000 €uro gehituko dio urteko udal-aurrekontuari, Covid-19 birusak eragindako osasun-krisiaren aurrean ezohiko neurri ekonomiko hainbat hartzeko. Neurri horiek kolektibo kalteberei, langabezian dauden pertsonei, merkataritzari, ostalaritzari eta enpresa txiki eta ertainei (ETEei) zuzenduko zaizkie. Alkateak elkarrizketak eta hartu-emanak izan ditu Udalbatza osatzen duten talde politikoetako bozeramaileekin, guztien iritzia ezagutzeko, analisiak partekatzeko eta erabakia adosteko, zeina dekretu bidez gauzatuko den.

Alarma-egoera deklaratzeak eragin handia du herritarren bizitzan, eta ondorioak ditu, "ezagutzen hasiak garenak nahiz eta ezin ditugun osorik aurreikusi", adierazi du Juan Carlos Abascal alkateak. Udalak aparteko laguntzekin lagundu nahi du herritarrek eta ehun produktiboak krisi honek sortuko dituen ondorioei aurre egin diezaieten. Joan den asteko planean iragarritako neurriei gehitu behar zaie aurrekontuaren igoera hau.

Hornitu beharreko zenbatekoen eta horien erabileraren xehetasuna

  • 140.000 euroko partida bideratzea herriko dendetan eskola-materiala erosteko (testu-liburuak izan ezik), gehienez ere 100 euro 16 urtera arteko haur eskolatu eta ikasle bakoitzeko.
  • 60.000 euroko partida bideratzea Masterrak eta doktoregoak barne hartzen dituzten irakaskuntza arautuetan edo okupazionaletan matrikulatutako 16 eta 25 urte bitarteko ikasleentzako laguntzetarako. Herriko dendetan erosteko.
  • 30.000 euro gehitzea merkataritza- eta bonu-kanpainetarako Ermuko Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteari (EMOEri) ematen zaion 18.000 euro diru-laguntza. 48.000 eurotara igoz.
  • 20.000 eurotan handitzea, Merkataritza eta ostalaritzaren aldeko ekintzetarako dugun 10.000 €ko aurrekontua, 30.000 eurora arte igoz.
  • 30.000 euroko diru-laguntza partida bat jartzea txikizkako merkataritzako eta ostalaritzako negozioetan zuntz optikoa konektatzeko.
  • Trakzio mekanikoko ibilgailuen zergaren kobrantza atzeratzea.
  • Terrazen edo antzekoen lurzoruaren okupazio-tasaren kobrantza atzeratzea eta etetea, dagokion momentura artean.
  • 150.000 eurotan handitzea enplegu- eta prestakuntza-planen partida, ekonomia suspertzeko beharrezkoa izango baita, horiek Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean egingo direlarik. Diziplina anitzekoak izango dira, langabeen eta ETEen beharrak aintzat hartuta.
  • Izarra Centren kokatutako enpresen alokairuen kobrantza atzeratzea, bai finkatutakoena, bai enpresa-haztegian eta ekintzailetza-guneetan daudenena. Kobrantzen kopuru horiek zatikatzeko aukera emango da.
  • GLLen (Gizarte-larrialdietarako laguntzen) eta AMISen (gizarteratzeko udal-laguntzen) kopuruak handitzea, 2008. urteko krisian egin genuen bezala, behar gehien duten biztanleria ahulenei arreta emateko. Gehiago handitzeko modukoa.
  • 30 mila euroko gehiagoz hornitzea premia egoeran dauden udalerriko familientzako partida. Hau ere handitu ahal izango da, premia handiagoak izaten badira.
  • 17.000 euroko fondoa eratzea, Elikagai Bankurako.
  • Indartzea etxez etxeko eta etxean janaria jasotzeko zerbitzuak
  • 20.000 euroko partida bat jartzea bakarrik bizi diren pertsonei zuntz optikoaren bidezko konexioa jartzeko. Horren bidez zerbitzu profesionalekin, aisialdiarekin eta jarduera fisikoarekin eduki dezaketen komunikazioa errazteko, bai eta familiartekoekin eta lagunekin komunikatzea ahalbidetzeko ere.
  • Udalak dituen etxebizitzak eskaintzea, krisi honen ondorioz sortzen den edozein behar motari erantzuteko.
  • Suspertzea 2008ko krisi ekonomiko eta finantzarioan hainbesteko arrakasta izan zuen porrot ekonomikoa jasateko arriskuan dauden familiei laguntzeko Plan Integrala, etxegabetze edo kaleratzeak saihesteko, bai hipoteka bai alokairua ez ordaintzeagatik.

Laburbilduz, aparteko neurri ekonomikoak, 2020ko ekitaldiko aurrekontua 450.000 eurotan handitu beharra dakartenak; horietatik 280.000 euro merkataritzara eta ostalaritzara bideratuta daude, eta handitu egin daiteke krisi honen bilakaeran sor daitezkeen beharren arabera.

Kopuru eta erabilera horiek guztiak, jada, enplegua eta gizarte-politikak aurreikusten eta baliabideak leheneste dituen Ermuko Udaleko aurrekontuari gehitu behar zaizkio. Izan ere, erakundeak Bizkaiko udalerrien batez bestekoaren bikoitza baino gehiago enplegura bideratzen du, eta enplegu eta gizarte-politiken artean Bizkaiko udalerrien batez bestekoa baino %40 gehiago.

Krisi global eta ezohiko baten aurrean gaude, konponbide globalak eta apartekoak behar dituena, inor atzean gera ez dadin. Gure Udalak bere aletxoa jarri nahi du, krisi hau lehenbailehen gainditzen lagunduz.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua