Ez zaude bakarrik! animo-gutunak ospitaleko gaixoentzat

24.03.20
Udal Liburutegia

Koronabirusagatik ospitalean dauden pertsonentzako gutunak

Ermuko Udalak Covid-19 birusaz kutsatuta eta ospitaleetan isolatuta eta bakarrik dauden pertsonei eskutitzak idatzi eta bidaltzeko gonbitea egiten digu ermuar guztioi.

Ekimena Cristina Marin kirurgialariarena da, Madrilgo La Princesa ospitalekoa; duela astebete jarri zuen martxan, eta, tarte horretan, Estatuko gainerako ospitaleetako asko batu dira; 5 egunetan ia 36.000 gutun jaso dituztelarik. Udal honek ekimenarekin bat egiten du bere aletxoa jartzeko ekimen solidario honetan.

Hori horrela, laguntza- eta animo-gutunak bidali nahi dituzuen guztiek biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora bidal ditzakezue, bertan bilduko baititugu gutunak behar den tokira helarazteko.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz