Klurreratzeko prest eta zain Zearkaleko ‘Arotzaneko’ etxea

25.03.20
Erakundea

Ostolazak 1935. urtearen inguruan eraiki zuen etxea eraitsi egingo dute bihar. Etxea egin berritan  arotzeria eta zerrategia eduki zituen bere alboetan, hori izanik hain zuzen leku-izenaren jatorria. Azken erabilera ‘Reco’ tailer mekanikoa izan zen, orain urte batzuetara arte

Gauza asko aldatuko dira bizi dugun alarma eta konfinamendu egoera honetan, kalera atera gaitezkeenean nabarituko ditugunak. Horien artean, gure herriko Zearkalearen itxura eta irudia egongo da, bihar kale horretako 1. zenbakidun plaka eduki izan zuen etxebizitza-eraikin txikia galduko baita. Eraikina XIX. mendearen lehen herenean eraiki zen, bere etxabean eta alboetan jarduera ekonomiko ezberdinak izan zituen, azkena ''Reco'' tailer mekanikoarena.

Fitxak eta aipamenak honako hau jasotzen dute: ''Arotzanekoa'' (etxea). Kokapena: Zearkale, 1. zk. Oharrak: 1934-35 inguruan Ostolazak egindako etxia. Etxe honen kontran aroztegia eta zerratokia egin zituen, eta hortik datorkio izena. Aldamenean batean baskula zegoan. Ahozkoa: [arócanekua]. 009 ‘Angelanekoa’. 022 ‘Arotzanekua’. 066 ‘Arotzan etxia’. Etxearen argakia du (1997an ateratakoa). 92 eta 93. orrialdeak. Leku-izen hori eta erabilera ezberdinak gure lankide Fernando Aranberrik jaso eta argitaratu zuen ‘Ermua-Eitzaga:leku-izenak. Geure izanaren barrena’ tituluko liburuan. Euskaltzaindiaren ‘Onomasticon Vasconiae’ bildumaren 22. alea dena.

Gune horretan Zearkale eta Lomi Powerreko urbanizazio berria lotuko dituen lur-azpiko pasabidea eraikiko da

Lomi Powerreko etxebizitzen promozioa eraikitzeko lanek aurrera jarraitzen dute. Urtarrilean Zearkalen, baskulako autobus geltokiaren ondoan kokatuta zegoen kioskoa bota zenean egindakoari jarraiki, biharko egunean etxe zaharrari tokatuko zaio, zeinak etxabean ‘Reco’ tailer mekanikoa izan zuen. Eremua hesiez itxita dago aspalditik, aste honetan eraikina botatzeko makineria ekarri dutelarik. Lan hori bihar egingo da eta etxea eraisteko prest edo zain dago.

Eremu horretan Areitiora igoeran eraikitzen ari diren Lomi Powerreko urbanizazio berria eta Zearkale lotuko dituen lur-azpiko pasabidea egingo da.

Promociones Loiola higiezinen agentziak bultzatu du 57 etxebizitza libre eraikitzeko proiektua, trasteleku eta garajeekin. Horrez gain, beste 27 etxebizitza tasatu eta 18 babes ofizialeko eraikiko dituzte, guztiak hiru dorretan banatuta. Era berean, 100 garaje-plaza inguru izango ditu bizileku berriak, txandakakoak eta udal-jabetzakoak. Joan den abuztuan bota zuten Lomi Power fabrika zaharra, eta lanek erritmo onean egin dute aurrera.

Altuna y Uria enpresa eraikitzailea Promosa sozietate publikoarekin akordio batera iritsi zen lurzorua erosi eta sustapen hori garatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua