Euskarazko ahozko ipuin laburren lehiaketa antolatu du Berbalagunek
Euskarazko ahozko ipuin edo narrazio laburren lehiaketa antolatu du herriko ''Berbalagun'' ekimenak, berrogeialdia eta konfinamendua eramangarriago egiteko, baita euskara praktikatu ahal izateko ere. Horrela eginez gero, denbora partekatu eta komunitatearen izaera indartuko baitugu. Berbalagun ekimenek barne hartzen ditu herriko euskaltegi biak: Kaltxango AEK, udal euskaltegia eta Euskal Birusa elkartea. Euskara ikasteko helduentzako zentroek ikastaroa eten egin dute izan dute bat-batean, eta, beraz, honako hau aukera paregabea da ikasitakoa gogoratzeko eta praktikatzeko; izan ere, badakigu erabiltzen ez ditugun trebetasunak eta ezagutzak ahaztu egiten ditugula, erabilera trakestuz.
Parte hartu nahi dutenek grabaturiko ipuin edo narrazio bat bidali behar dute Watxap bidez 663 070 492 telefono zenbakira, gehienez ere bi minutukoa. Bertan, nahitaez, koroa eta birus hitz gakoak erabili behar dira. Lehiaketa atzotik zabalik dago eta apirilaren 3ra arte iraungo du. Hiru adin talde aurreikusi dituzte antolatzaileek: 8 eta 13 urte bitarteko parte-hartzaileak; 14 eta 17 urte bitartekoak; eta 18 urtetik aurrerakoak, mugarik gabe. Epaimahai espezifiko bat egongo da originaltasuna, umorea edo lantzen den mezua (fabula, irakaskuntza, etab.) bezalako alderdiak baloratuko dituena.
Kategoria bakoitzean egile bat aukeratuko dute irabazle, baina horretaz gain, parte-hartzaile guztiek izango dute sari edo opari bat. Opari horiek laster zehaztuko dute nola entregatu edo helarazi. Beraz, ez dugu aitzakiarik parte hartzeko. Anima gaitezen!
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko