Dantzatu gurekin zure balkoitik

27.03.20
Gizartea

Ermuarrok bihar gozatu ahal izango dugu musikaren animazio kalejiraz, aurreko asteburuan egindako legez koronabirusaren pandemia dela eta etxean gelditzeko beharraren derrigortasuna eramangarriago egiteko. Batez ere haur txikienei eta adineko pertsonei zuzendutako ekimena da, orain astebete oso harrera ona izan zuena eta udalerri osora zabaldu nahi duguna. Horretarako, hiriko ibilbidea bi zatitan banatu eta goiz eta arratsaldeko kalejira egitea pentsatu dugu, musikaren alaitasunik gabe ez uzteko inolako auzo, kale, txoko eta bazterrik.

Bihar haurrentzako bi abesti dibertigarri erabiliko ditugu; Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ''Maite zaitut'' izenburuko lehena. Bigarrena Cantajuegosen ''Soy una tetera'' izenburua duen beste pieza oso ezaguna da. Autoaren geldialdien arteko joan-etorrietan, Baloreak taldearen Gure ausartak'' abestia erabiliko da. Ibilgailuak goizeko 11: 00etan ekingo dio ibilbideari Betiondotik hasita, eta arratsaldeko 2:00ak aldera amaituko du Santiago etxebizitza taldean edo auzoan. Autoa pasako den ordutegiak erreferentzialak eta gutxi gorabeherakoak dira:

  • 11:0000etan: Betiondo eta Ongarai.
  • 12:00etan: San Pelaio.
  • 12:45etan: Zearkale.
  • 13:00etan: Aldapa eta Errebalburu.
  • 13:30etan: Zerukoa eta Santiago. Ordu 2ak inguruan bukatuz.

Arratsaldean, poza kaleetara eta balkoietara eramateko kalejira musikala 18:00etan abiatuko da Abeletxeko Adinekoen Egoitzatik. Aurreikusitako ibilbidea eta erreferentziako ordutegi estimatua honako hau da:

  • 18:00etan: Abeletxe eta Santa Ana.
  • 18:45etan: Goienkale eta VI. Mendeurrena kalea.
  • 19:15etan: Bizkaia Etorbidea.
  • 19:45etan: Gipuzkoa Etorbidea, San Antonio eta Sallabente auzoak.

Dantza familiarekin bat eta gozatu. Eutsi goiari!

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu