Udala koordinatzen ari da,elurra eta eguraldi txarreko abisuaren aurrean

29.03.20
Erakundea

Ermuko Udaleko Larrialdietarako Mahaia lanean eta beharrezko zereginak planifikatzen ari da gaur, bihar, astelehena, herritarrek funtsezko eta/edo oinarrizko zerbitzuak eta produktuak eskura izan ditzaten bermatzeko, bai eta lana edo osasun-arazoak direla-eta ezinbestean joan-etorriak egin behar dituztenek garraiatzeko aukera izan dezaten. Mahai horrek beharrizan ezberdinak ebaluatu ditu, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuaren jakinarazpen bat jaso ostean, non gaurko igande gauean eta astelehen goizean, elurra bezalako fenomeno meteorologiko izatea posible dugula ohartematen zen.

Alkateak ohar bat kaleratu du, eta horretan honakoa dio: "horrekin helburu bikoitza betetzen dugu. Alde batetik, isolamendu-egoera honetan funtsezko zerbitzuak ematen jarraitu behar duten pertsona guztiei aukera ematea. Eta, bestetik, herritarrek zerbitzu horiek ahalik eta modurik egokienean jaso ahal izan dezatela bermatzea ". Gutun horretan, "oinarrizko zerbitzuak ematen ari diren pertsona guztiei" babesa eta errekonozimendua helarazten die, "egiten ari diren lanagatik eskerrak emanez”.

Idazkiaren amaieran, beste behin ermuar guztion erantzukizunari dei egiten zaigu, “estatuan Alarma egoera deklaratzen zuen 14ko 463/2020 Errege Dekretuan adostutako segurtasun-neurriak betetzen jarrai ditzagun. Eguraldi txarrak oraindik gauzak apur bat zailago jarriko dizkigun arren, ez etsi, animoa eta pazientzia. Elkarrekin aterako gara aurrera” erantsiz bukatzen da idatzia.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian