Debabarrenako Osasun Zentroak berrantolatu egin dira, herritarrei arreta onena eskaintzeko

31.03.20
Gizartea

Arnas sintomak dituzten pertsonak artatzeko zentro espezifikoak ezarri ditu Osakidetzak

Koronabirusaren pandemia dela eta, gizarte osoa aurrekaririk gabeko egoera bizitzean ari da. Alarma-egoera hori eragin berezia izaten ari da osasunaren arloan. Debabarrena ESIko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, osasun-larrialdiak etengabeko aldaketei aurre egitera behartzen ditu osasun-langileak, gaixotasunari aurrea hartzeko eta herritarrei ahalik eta arreta onena emateko ahaleginean.

Aldaketa eta berrantolaketa horien harira, nabarmendu behar da martxoaren 30etik aurrera Debabarrena ESIko Lehen Mailako Arreta guztia lau instalaziotan zentratzen dela: Eibar, Torrekua (Eibar Ospitalea), Elgoibar eta Deba.

Ermuko, Eibarko eta Mallabiko bizilagunentzat, dituzten beharren arabera, honakoak dira erreferentziazko zentroak:

  • Arnas sintomarik ez duten gaixoen arretarako: Eibarko anbulatorioa (Toribio Etxebarria, 29) 08:00etatik 17:00etara.
  • Arnas sintomak dituzten gaixoen arretarako: Torrekua - Eibarko Ospitalea (Otaola 6-8) 08:00etatik 17:00etara.

Mendaron, Soraluzen eta Elgoibarren bizi direnentzat, Elgoibar izango da erreferentziazko zentroa, arnas gaixotasunak izan edo ez; Debako, Mutrikuko eta Itziarko bizilagunek, aldiz, Debara jo beharko dute.

Nolanahi ere, arretak orientazio ez-presentziala izaten jarraituko du, osasun-zentroetara joateko beharra minimizatzeko. Hori horrela, call center bat prestatu da, herritarrei arreta eman ahal izateko beren osasun-zentroko ohiko telefonora deituz (Ermua: 943 03 26 30), eta, aldi berean, beren patologiaren arabera egokiena den osasun-baliabidera joateko aholkatu eta zuzendu zaie.

Telefono bidezko zerbitzu horrek 08:00etatik 00:00etara emango du arreta asteko zazpi egunetan.

Segurtasun handiagoa herritarrentzat

Arnas patologiak dituzten pazienteen arreta berrantolatu du Osakidetzak erreferentziazko osasun-zentroetan, bi helburu nagusirekin: batetik, arnas sintomekin zerikusia duen guztia zentro zehatzetan zentralizatzeko, paziente horiek artatzeko prest egon daitezen; eta, bestetik, herritarrei segurtasun handiagoa emateko, zentro horietan zirkuitu zehatzak baitituzte arnas sintomak dituzten pertsonek beste guztiak kutsatzea saihesteko.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean