Abiapuntu zabalik egongo da funtsezko izapideetarako

02.04.20
Erakundea

Udal zerbitzuek telefono bidez eta modu telematikoan funtzionatzen jarraituko dute

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, Covid-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak, birusaren hedapena geldiarazteko neurri egokiak hartzera behartu du gizarte osoa.

Pasatu den martxoaren 16tik, Ermuko Udal zerbitzuek kanal elektronikoak eta telefono bidezkoak lehenesten dituzte, eta aurrez aurreko arreta ahalik eta gehien murriztu da.

Salbuespenezko aldi honetan, errolda-ziurtagiria lortu ahal izateko herritarren eskaera asko jasotzen ari da Ermuko Udala, hainbat izapide egin ahal izateko beharrezkoa baita (diru-sarrerak bermatzeko errenta edo hipotekaren ordainketa atzeratzea, besteak beste). Dokumentu hori bide telematikoen bidez eskatu eta jaso daiteke, egoitza elektronikoaren erabiliz. Baina pertsona guztiek ez dute ziurtagiri digitala edo txartel-irakurgailua kanal hori erabili ahal izateko. Beraz, Abiapuntu zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara, eta pertsona bat arduratuko da presazkoak diren izapide horiek bakarrik aurrez aurre artatzeaz.

Gogorarazten dizuegu Herritarren Informazio eta Arreta Zerbitzua modu telematikoan (egoitza elektronikoa edo abiapuntu@udalermua.net) nahiz telefonoz eskaintzen jarraitzen dugula.

Udalaren funtsezko zerbitzuak

Oinarrizko zerbitzuak ematen ez dituzten besteren konturako langileentzako baimenak arautzen dituen martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege Dekretua oinarri hartuta, herritarren mugikortasuna murriztearren, Herritarrentzako Informazio eta Arreta Zerbitzuaz gain (Abiapuntu), Ermuko Udalak honako zerbitzu hauek jotzen ditu funtsezkotzat:

  • Udaltzaingoaren jarduera: zerbitzua aurrez aurre ematen da.
  • Zerbitzu Orokorretako Brigada: zerbitzu hori aurrez aurre ematen da.
  • Aholkularitza Juridikoko Zerbitzua: telematikoki eta/edo telefonoz.
  • Ekonomia Berrikuntza eta Sustapen Zerbitzua: telematikoki eta/edo telefonoz emango da.
  • Udal Gizarte Zerbitzuak: modu telematikoan edota telefonoz (943 17 91 61 eta 943 17 91 62) eskainiko da arreta.

Ermuko Udaleko telefono orokorra (zentralita) 943 17 90 10 dela gogorarazten dizuegu.

Gainerako udal-zerbitzuak ere telefono bidez eta/edo telematikoki emango dira, posible den kasuetan.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako
Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin