Gizarte eta udal zerbitzuak eragile bideratzaileak izango dira Lanbiderekin izapideak egiteko
Alarma Estatu deklaratu eta indarrean sartu zuen Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren ondorioz, Lanbidek bere zerbitzua berrantolatu zuen, modu ez-presentzialean eskainiz eta bere bulegoak publikoari itxita mantenduz –Iurretakoa, horien artean izanik–. Horregatik, erakunde horrekin egin beharreko izapide guztiak bere web orriaren bidez egin behar dira. Horrek ez du esan nahi abian diren espedienteak geldiarazi direnik; izan ere, erakunde horretako profesionalek lanean eta kudeatzen jarraitzen baitute, beraz, Lanbidek, eta bere zerbitzu guztiek indarrean eta martxan daude, besteak beste, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) emateko sistemak.
Hala ere, Udaleko Gizarte Zerbitzuek zailtasunak antzeman dituzte Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin (DSBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarriarekin (EPO) lotutako eskaerak eta bestelako izapideak kudeatzeko. Osasun larrialdi egoera honetan eta ondorioz, enplegua galdu duten familia ermuarrek, aipatu DSBE eta/edo EPO eskatu behar badute, eta guztiek prestazio horiek webgunearen bidez izapidetzeko baliabiderik ez dutela jakinik, alkateak eskaera bat egin dio Lanbideko Zuzendaritzari, izapide horiek berrikusteko eta kudeaketa egiteko beste aukera batzuk emateko. Eta Langairen kolaboratzaile izateko eta herritarrei eskaerak laguntzen bideratzeko erakunde gisa jarduteko eskaintza egiteaz batera.
Udalak erakunde horrekin lankidetzan aritzeko egindako eskaintzaren ondorioz, izapidetze-prozedura bat prestatu da. Horretan, DSBE jasotzeko eskubidea izan dezaketela eta Lanbideren atari digitaletik zuzenean ezin dutela egin uste dutenek udaleko gizarte-zerbitzuetara deitu behar dute, izapide hori egiteko laguntza jasotzeko.
Premiaz egin beharreko izapideak ahalik eta gehien errazte aldera, udaleko gizarte-zerbitzuek gida bat prestatu dute, honako kudeaketa hauek egiteko jarraitu beharreko jarraibideak jasotzen dituena:
- DSBEko eskabide berria.
- DSBEko eskaera berrabiaraztea.
- DSBEko komunikazioak.
- DSBEko jakinarazpenak kontsultatzea.
- Enplegu eskatzaile gisa inskribatzeko eskaera berria.
- Enplegu eskaera berraktibatzea.
Gida hori lotuta usten dugu, jaitsi ahal izateko. Hala ere, interesa dutenek Abiapuntu bulegoan eskura ere jaso ahal izango dute. Abiapuntutn dosier bat emango zaie, eta bertan jasoko dira bai paperezko gida, bai DSBE eskaeraren formularioak.
Eskabide-inprimaki horiek bete eta aurkeztu beharreko dokumentazioa bildu ondoren, sinatu eta Abiapuntun entregatuko dira. Abiapuntuko langileek eskaneatu eta Lanbidera bidaliko dute, izapideak egin eta tramita ditzaten.
Ekimen honen bidez, herritarrei babesa ematen diegu Lanbiden dituzten eskubideak onar eta aktiba ditzaten, gure autonomia-erkidegoko diru-sarrerak bermatzeko sistemari dagokionez erakunde eskuduna den aldetik.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean