Parrokiak Erramu Igandea ospatzeko eta balkoian 'kandela, lore edo esaldi bat' jartzeko deia egin du
Ermuko Santiago Apostoluaren parrokiak herriko kristau komunitate orokorrari eta eliztarrei dei egiten die bihar ''Erramu Igandearen'' -apirilaren 5a- egun berezia ez ahantzi eta banaka ospa dezaten, Covid-19ren ondoriozko osasun-alertaren egoerak eragindako murrizketen ondorioz, meza eta ofizio kolektiboak bertan behera geratu baitira. Alex Alonso parrokoak herriari dei egin dio "une zail eta larri hauetan Garizumaren amaiera markatzen duen eta Aste Santuari hasiera ofiziala ematen dion eguna gogoan izan dezagun eta ekitaldi xume batekin adierazteko: gure baolkoietan kandela, marrazkia, lorea edo esaldia jarri dezagun, konfinamendu aldi honetan zaila izango baitzaigu olibondoa edo palmak lortzea”.
Kristauek Jesus Jerusalem hirian sartu izana eta Jainkoaren Semetzat hartu izana ospatzen duten eguna da Erramu Igandea, Garizumaren amaiera eta Aste Santuaren hasiera markatzen duen gertaera da. Aste Santua Kristoren pasioa, gurutziltzatzea, heriotza eta berpiztea ospatzen den garaia da. Erramu igandearen kolore liturgikoa gorria da, Kristoren Pasioa ospatzen delako.
Meza, hileta elizkizunak eta pastoral jarduera guztiak etenda ditu parrokiak
Ofizialki Aste Santua Erramu Igandearekin hasten da, non fededun katolikoak elizara eta mezetara joaten diren olibondo sortak eramanez, Jesukristo Jerusalem herrira iritsi eta izan zuen harreraren ikur eta oroigarri, eta Pazko igandearekin amaitzen, kristauentzat Nazareteko Jesusen Berpizkundea esanahia duena.
Gure herriko Santiago Apostoluaren parrokiak besterik abisatu artean meza, hileta elizkizunak eta pastoral jarduerak bertan behera tusita ditu martxoaren 14ko zapatutik, duralgaldeko gainerako guziek bezala. Hala adierazten du Oiz-Anbotoko ministerio taldeak sinatutako eta elizako atean jarritako kartel batean.
Bilboko Elizbarrutiak Aste Santuko liturgiak streaming bidez eskainiko ditu bere webgunean eta baita irrati eta telebista bidez ere
Nolanahi ere, zailtasunak zailtasun, Bizkaiko Gotzainak, Mario Iceta monsinoreak, xedapen berezi batzuk argitaratu ditu Aste Santuko ofizioetarako, koronabirusaren pandemiak sortutako inguruabarrak direla eta, "Ospakizun liturgikoak modu arruntean garatzea eragozten dutenak". Ospakizun publikoa bertan behera geratu arren, "ez, ordea, ospakizun pribatua", gotzainak dio Aste Santuko ofizioak modu pribatuan gauzatuko direla eta bere web orriaren bidez jarraitu ahal izango direla, etab aita elizbarrutiko Radio Popular-Herri Irrati eta Telebilbao TB hedabideetatik. Ostegun Santuko Krismal Meza, katedralean, gotzainak eta Joseba Segura bikario nagusiak bakarrik egingo dute. Egun berean, Jaunaren Afariaren ospakizunean, ez da oinen garbiketarik egingo ezta Mezaren amaierako prozesiorik ere.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du