Bizkaiko AECCk pazienteei eta senideei bide telematikoetatik laguntzea indartu du

06.04.20
Gizartea

Baita asistentzia ere, betiere bi aldeentzako segurtasun- eta babes-neurriak betez.

Minbiziaren Aurkako ElkarteEspainiarrak (AECC), osasun-krisi hau hasi zenetik (COVID-19 delakoaren ondorioz), profesional eta boluntarioak artatzen dituzten telefono eta txat bidez babes eta laguntza bideak areagotu egiten die hala nahi duten paziente eta senideei, ziurgabetasun-une hauetan bakarrik ez sentitzeko, gaixotasunaren prozesuan eragin negatiboa izan baitezake haien larritasuna. Elkarteak sare sozialen, telefonoaren eta bideokonferentziaren bidezko arreta indartu du eta ahal duen neurrian bere zerbitzuak zabalik mantentzen ditu.

Bizkaiko AECC elkarteko boluntarioek, gainera, aurrez aurre artatzen dituzte beren etxeetan dauden minbizia duten pertsonak, eta laguntza eskaini, hala nola ospitaleko medikazioa jasotzeko, erosketak egiteko edo produktu farmazeutikoak erosteko edo bestelako gauzak egiteko beharren bat dutenean. Baita telefonoz edo txat bidez ospitaleratutako pazienteei ere, laguntza beharra, kontsultak edo zalantzak dituztenean.

AECCk boluntarioen bidez laguntzen jarraitzen du, kasurako diru-sarrerak bermatzeko errenta kudeatzen lagunduz, zaurgarritasun-kasuetan eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan, material ortopedikoaren maileguetan, ohe artikulatuetan, eskaren aurkako koltxoietan, gurpil-aulkietan eta abarretan, bai eta gaixoei eta haien senideei laguntza psikologikoa ematen ere.

AECCren telefono bidezko laguntza behar duten pertsonak 900 100 036 Infocáncer zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan (urteko 365 egunetan 24 orduz artatzeko doako telefonoa) edo, txat bidez laguntza jaso nahi izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakete charlamos@aecc.es helbidera.

Pazienteen osasun-arreta mantentzeko eta pazienteak COVID-19tik babesteko neurriak:

Zentro medikoetan arreta pertsonala eta asistentziala mugatzea eta horren ordez telefono bidezkoa jartzea, Covid-19rekiko esposizioa ekiteko.

Kasuz kasu tratamenduren bat jartzeko beharra edo premia aztertu, tratamendu horrek pazientearen immunitate-sistemari eragin diezaioken arriskua baloratzeko. Banakako erabakia.

Arreta onkologikoa mantentzea, osasun-egoera zaila izan arren. Diziplina anitzeko batzordeek lanean jarraitzen dute kasu konplexuenak tratatzeko, kalitatezko balorazioa eta tratamendua ziurtatzeko.

Une honetan ahalik eta gomendio zehatzenak egitea; elkarte zientifikoak horretan ari dira.

Gure osasungintzak modu koordinatuan, zorroztasunez eta kalitatez artatzen dituela minbizia duten pertsonak, eta mediku-taldeek haiei jarraipen zorrotz eta hurbilekoa egiten dietela.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean