Etxean bertan kirola berme osoz egiteko aholkua ematen dizugu

07.04.20
Kirolak

Osasun-larrialdiko eta etxez etxeko konfinamenduko ezohiko testuinguru honetan, UKEk lanean jarraitzen du ikastaro egileen eta organismoari abonatutako pertsonen egoera fisiko onari eusten laguntzeko. Nahitaezko etxe barneko bilketa horretan, garrantzitsua da aktibo egotea, ariketak egitea eta gure egoera fisikoa zaintzea, adimenari eta osasunari lagunduko baitie.

BPXPORT lehorreko zerbitzu eta kirolen enpresa esleipendunak, Ermuko UKEren partaidetzarekin, zure eskura jartzen du SAREA, sarera egokitutako arreta-zerbitzua. Zerbitzu honen bidez, erabiltzaile bakoitzari bere ezaugarrien eta gaitasunen arabera gehien komeni zaion ariketa adieraziko diogu. Ariketa egiteko pausoak eta errutinak bideoan egongo dira eskuragarri.

Hementxe duzue alta egin ahal izateko helbidea: http://entrenadesdecasa.bpxport.es/#contacto

Zerbitzu hau doakoa da Ermuko UKEko abonatuentzat eta ikastaro egileentzat. Zerbitzuaren ardura Jon Amiamak izango du, Jarduera fisikoa eta Kirolen Zientzietako graduatu dena eta jarduera fisikoa eta osasuna uztartzen dituen proiektuetan buru-belarri dabilen profesionala.

Gogoan izan plataforma berak ere aste bakoitzerako sorturiko ariketa egutegi baten proposamena baduela. Egutegi horretan, streamingean emango diren saioak, errutina programatuak, zuzenduriko jarduerak eta koreografiadun saioen proposamenak aurkitu ditzakezu: https://entrenadesdecasa.bpxport.es/.

Azkenik, kontutan izan baita ere egunero gure instalazioetako begiraleek prestatzen dituzten bideoak gure Facebookeko orrian jarraitzeko aukera duzula.

Segi zure gorputza eta burua trebatzen eta estimulatzen. Zurekin bat gaituzu. Zaindu zaitez eta babes itzazu gertukoak.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan