Elkartasunerako aukera bikoitza: eman odola bihar edo larunbatean

15.04.20
Gizartea

Odola emateko etxetik irtetea baimenduta dago eta, emanez gero, ziurtagiria jasoko dugu kreditatu ahal izateko

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, aste honetan odola emateko saio berri bi antolatu ditu gure herrian. Lehen aukera biharko egunekoa izango dugu, apirilak 16koa. Euskadiko Transfusioen eta Giza Ehunen Zentroak unitate mugikorra bidaliko du Ermura odola herrian bertan eman ahal izateko, ospitalera joan beharrik izan gabe. Autobusa goizez eta arratsaldez etorriko da anbulategi zaharraren parera, goizez 9etatik ordu 2etara eta arratsaldez, 4 eta erdietatik iluntzeko 9etara bitartean. Kinka larrian gauden une honetan, gure laguntza eta elkartasuna beharrezkoa da.

Egunean 450 odol emate behar ditugu gure osasun sistemaren beharrak asetzeko.Ez ahaztu eta eman zurea!

Autobusa, apirilak 18ko larunbatean Sallabente auzoan izango da, -eskolaren parean- 09:00etatik 14:00etara.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.

Gaur egun, odola ematea da gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak (hematiak, plaketak eta plasma) lortzeko modu bakarra. 

Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus ezazu honako webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan