S.D. Eibar Fundazioak erabilera bakarreko 150 buzo eta 10000 maskara eman dizkio Abeletxe egoitzari

17.04.20
Gizartea

S.D. Eibar Fundazioak erabilera bakarreko 150 buzo -norbera babesteko ekipamendua- eta maskara sanitarioen hamar mila (10.000) unitate eman dizkio Ermuko Abeletxe Nagusien egoitzari. Egoitza hori, adineko pertsonentzako laguntza-zentro guztiak bezala, zailtasunak izaten ari da Covid-19 pandemiaren aurrean ekipatu eta birusari aurre egiteko. Dohaintza hori herriko udalak laguntza eskatu ondoren gauzatu da. SD Eibar Fundazioak bere Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren programa praktikan jartzeko helburu propioa gauzatu du, "mundu hobea eta justuagoa" posible dela sinetsita, bere webgune korporatiboan hitzez hitz adierazten duenez.

Juan Carlos Abascal alkatea material emari garrantzitsu horrekin horrekin pozarren agertu da eta "konpromiso eta elkartasun keinu handia" dela baloratu du. “Bere inguruarekiko hurbileko erakundea dela eta gaur egun ditugun arazoekiko sentikorra dela erakusten du" erantsiz.

Ez da talde eibartar gorri-urdinak bizi dugun osasun-krisi honetan laguntzeko ekimena hartzen duen lehen aldia. Martxoan, ''Osakidetza'' Euskal Osasun Zerbitzuari koronabirusa antzemateko Futbol Liga Profesionalarengandik taldearentzat jasotako test azkarrak eman zizkion, herritarren interes orokorra lehenetsiz, partikularra alde batera utzita. Une honetan lortzen hain zaila den material horren dohaintzarekin berriz ere bere aurpegirik solidarioena erakutsi du.

SD Eibar, inolako zalantzarik gabe, talde ezberdina da, bestekoa. Ipurua zelaian, ''Posible da bestelako footballa-Another Football is possible'' mezua irakurtzen dugu, publizitateko marketin mezu bat baino zerbait gehiago dena. Izaera bat da, egiteko modu bat, bere historian, jatorrian eta jendearen izaeran errotutako balio sendo batzuen arabera kudeatzeko modu bat. Erakunde gutxi daude SD Eibar bezalakoak hala hiriarekiko, bere ingurune eta masa sozialarekiko nola errealitatearekiko hain hurbil daudenak. Ermuan estima handia diohu, izan ere klubeko bazkide edo abonatu gehien dituen bigarren herria gara, Eibarren beraren atzetik.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu