Argazki-lehiaketa herrikoia konfinamendutik

17.04.20
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udaleko Kultura Alorrak Konfinatuak izeneko argazki lehiaketa antolatu du. Ekimenaren helburua Covid-19 birusaren krisialdi honetan bizi dugun konfinamendua islatzen duten irudiak biltzea da. Horrela, ekimen honek ohiko udako oporren inguruko argazki lehiaketa “ordezkatzen” du, nolabait.

Ermuan bizi den edonork parte hartu dezake ekimen honetan, eta argazkiak edozein ikuspuntu edo kokapenetik atera daitezke, betiere konfinamenduaren ideia jasotzen badute.

Pertsona bakoitzak gehienez ere bi argazki aurkeztu ahal ditu, eta kultura@udalermua.net helbide elektronikora edo WhatsApp kontu honetara bidali beharko dira irudiak. Argazkiarekin batera, titulua, egilearen izen-abizenak eta adina eta telefono zenbaki bat gehitu behar dira.

Edozein gailurekin atera ahal dira argazkiak, baina ezingo dira elektronikoki edo edozein beste bide erabiliz eraldatu. Ez dira kolore eta argi zuzenketak onartuko, ezta fotomuntaiak ere.

Epeak eta sariak

Argazkiak aurkezteko epea maiatzaren 10ean, igandea, amaituko da. Lehiaketarako osatzen den epaimahaiak sormena, konposizioa, ekimenaren gaia islatzeko duen indarra eta irudiaren kalitatea hartuko ditu kontuan, eta maiatzaren 15ean, ostirala, jakinaraziko du bere erabakia.

Lau argazki onenek 175, 100, 75 eta 50 euroko bonuak jasoko dituzte, hurrenez hurren. Horiek herriko edozein denda, taberna edo jatetxetan erabili ahalko dira. Pertsona berberak ezingo du bono bat baino gehiago eskuratu.

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude