Ermuak zaborraren kobrantza bertan behera utzi die aldi baterako jarduera utzi duten establezimenduei
Baita Alarma Estatuan hileko jardueraren batez bestekoa %75 murriztu dutenei ere
Covid-19aren pandemiagatik aktibatutako Alarma Estatuaren ondorioz jarduera aldi baterako itxi behar izan duten herriko merkataritza-establezimenduei kobratu beharreko zaborraren tasa bertan behera uzteko erabakia hartu zuen bart Ermuko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak. Erabaki hori aplikatuko zaie, baita ere, 2020ko martxoaren aurretik seihileko naturalean hileko batez bestekoaren aldean beren jarduera gutxienez %75 murriztu duten establezimenduei, nahiz eta aipatutako araudiak espresuki geldiarazi ez izan arren. Zaborrak bildu eta kudeatzeko zerbitzua emateagatiko tasa udalaren eskumena da, horretaz arduratzea eta kobratzea Debabarreneko Mankomunitatearen esku utzita dagoelarik. Horregatik, erabakia hartu eta iragarri baino lehen, eskualdeko organo horrekin aztertu eta tratatu da.
Ermuak, guztira, 505.000 euro bideratuko ditu osasun-krisi honen eragina gutxitzeko neurrietara. Neurri horiek arriskuan dauden kolektiboei zuzenduta daude: ikasle gazteak, familiak, merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduak, ETEak, eta abar…
Erabaki hori bat dator gure udalak osasun-krisi honek izan dezakeen eragina gutxitzen saiatzeko hartu duen laguntza-neurriekin. Horrekin, ahal den neurrian, herritarren bizi-kalitateari eutsi nahi zaio. Laguntza horiek arriskuan dauden kolektiboei, ikasle gazteei, familiei, merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduei eta ETEei zuzenduta daude batez ere. Gainera, herritar guztiei aplikatu ahal izango zaizkien neurriak daude, hala nola Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainketa atzeratzea.
Ermuko Udalak 505.000 euro bideratuko ditu neurri sorta horretara, zerbitzu eta jarduera jakin batzuk areagotzeaz gain. Laguntza horiek hainbat mailatako erakundeek - Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak edo Bizkaiko Aldundiak, besteak beste- jada hartu dituzten beste neurri batzuk osatzen dituzte. Laguntzen xehetasun guztiak dokumentu honetan ikus daitezke.
Toki-administrazioa harreman eta elkarrizketa zuzena mantentzen ari da merkataritzako eta ostalaritzako gizarte-eragileekin
Laguntza-neurri horien barne daude tokiko merkataritza-establezimenduetan eta kontsumitzeko laguntzak eta saltokiei propio bideratutako laguntzak, Izarrako lokalen alokairu-kostuetarako diru-laguntzak, Udal-etxebizitzak eskura jartzea eta etxez etxeko laguntza- eta janari-zerbitzuak indartzea.
Ermuko Udalak badaki oso garrantzitsua dela sare ekonomikoari laguntzea, garapen sozial, hiritar eta ekonomiko iraunkorra eman dadin denboran, bizi-kalitatearen maila egokiei eutsi ahal izateko. Urteak daramatza konpromiso hori erakusten, sustapen ekonomikoaren arloan garatutako ekimen ugariren bidez.
COVID-19ren pandemiaren hedapenetik eratorritako osasun- eta ekonomia-krisiaren une honetan, are garrantzitsuagoa da gure industria- eta gizarte-ehunarekiko konpromiso eta laguntza hori, eta, horregatik, Ermuko udalak pandemiak udalerriko enpresa eta familientzat dituen ondorio ekonomikoak arintzeko zenbait neurri abiarazi ditu. Hartutako neurrien ezberdinen artean, adierazitakoa dagoelarik.
Udalak etengabe harreman zuzena mantentzen ari da merkataritzako eta ostalaritzako ordezkariekin.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua