150 maskara gehiago eman zaizkio Abeletxeri, eta egoitzarekin eta familiekin lankidetza areagotu da
Bizkaiko Foru Aldundiaren Abeletxe egoitzarekin lankidetzan jarraitzen du Ermuko udalak, eta, duela gutxi, aurpegiko beste 150 maskara entregatu ditu, 2016/425 (EB) Erregelamenduaren araberakoak eta FFP2 babes kategoriakoak, horiek baitira kutsatze birikoa saihesteko babes indibidual maila estandar handiena dutenak.
Babes-material hori Bizkaiko Foru Aldundiarekin egindako lankidetza-kanpainari gehitu behar zaio. Kanpaina hori Ermuko udalak abiarazi zuen, osasun-larrialdia dela-eta, eta horren ondorioak oraindik nabari dira.
Covid-19 pandemiaren aurrean pertsona ahulenak artatzen dituzten langileentzako babes-material gutxi dagoenez, nahiz eta eskasia gainditzen ari den, bilaketa- eta eskuratze-sistema guztiak indartu behar izan dira, eta horri lagundu dio gure herriko udalaren erosketa edo hornidura-zerbitzuak.
Pandemiaren bilakaerari buruzko adierazleek hobera egiten ari dira, progresiboki osasun- eta asistentzia-sistemen beharrak arintzen baditu ere, ez du saihesten etengabe entzuteko eta lankidetzan aritzeko ildoa mantentzea, bai adinekoentzako Abeletxe egoitzarekin, bai bertan bizi diren pertsonen familiekin.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu