Une honetan ezin gara gelditu: etorri odola ematera

30.04.20
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berria antolatu du. Larunbat honetan, maiatzak 2, izango dugu aukera, goizeko ordutegian.

Covid-19 birusaren hedapenaren ondorioz egun bizi dugun osasun-alarmako egoera ezohikoa izan arren, Euskadiko Transfusioen eta Giza Ehunen Zentroak unitate mugikor bat bidaliko du Ermura, odola herrian bertan eman ahal izateko, ospitalera joan beharrik izan gabe. Izan ere, odol premia etengabea da eta, beraz, gure donazioek ere hala izan behar dute. Egunero, Euskadiko ospitale eta klinika guztiek odola edo odol-osagaiak behar izaten dituzte gaixoak artatzeko, ebakuntza kirurgiko gehienek eta tratamendu mediko askok transfusioak behar baitituzte.

Autobusa anbulatorio zaharraren aurrean kokatuko da, Bizkaia Etorbidean, 09:30etik 14:00etara bitartean.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.

Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus ezazu honako webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan