Covid-19: jakin nahi duzun guztia leku bakar batean bilduta

04.05.20
Gizartea

Udal honek Covid-19 edo koronabirusari buruzko atal berezi eta tematiko berri bat gehitu dio bere webgune korporatiboari. Gure gizartea eta bizitzeko modua baldintzatzen ari diren birusari eta pandemiari buruzko ikuspegi osoa eskaintzen du atalak, zazpi epigrafe edo mailaren bidez. Epigrafe horietan Estatuko, autonomia-erkidegoko, probintziako eta tokiko informazioa jasotzen da. Atal hori hasierako orriaren ''home'' deritzanaren- goiko aldean dago, eskuinaldean, laukitxo batean. Lauki horrek granate koloreko birus bat irudikatzen du, izena letra zurietan izanik.

Atal barruko epigrafe edo maila horiek honako hauek dira: zer da? (sarrera eta azalpen-bideoa); egungo egoera (Euskadiko egungo eraginaren mapa); komunikazioa (argitaratutako albisteetara, alkatearen mezuetara eta lehen egunetako prentsa-bilketarakolotura); ekimenak (udal-ekimenak, oinarri teknologikoan eta telelanean oinarriturik zerbitzuak ematen jarraitzeko, eta herritarrei berrogeialdian laguntzeko). Atal honek laburpen-taula bat eskaintzen du, erakundean adostutako laguntza guztiekin eta hainbat arlotako ekimenekin. Dokumentazioa izenekoan Estatuko legedia, autonomia-erkidegokoa, udal dekretuak eta bandoak, kartelak, gidak eta protokoloak eskaintzen ditu. Hurrengo maila ohiko galderena da (birusa, hedapena, gaixotasuna, konfinamendua, aholkuak, gomendioak eta abar). Harremanetarako datuekin ixten da (telefono bat, App bat eta webgune bat eskainbiz).

Ekimenaren helburua da Covid-19aren inguruan sortutako informazioa puntu bakar batean zentralizatzea, etengabe eguneratuta izateko, dinamikoa, erraza eta ikuspegi osoa emango diguna. Komunikazioa indartzera datorrena, grafikoa eta integratzailea, erabakiak eta pandemiaren aurkako borrokaren azken ordua zehatz-mehatz ezagutzeko aukera emango diguna.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu