Euren lanarekin babesten gaituzten boluntarioei, mila esker!

15.05.20
Gizartea

Ermuko herritar guztiok jaso ditugu azken egunotan 140 boluntario baino gehiagok euren etxeetan josi dituzten artisau-maskarak. Pertsona horien guztien elkartasunari eta lan onari esker, udalerriko ia 16.000 herritarrok segurtasun gehiagorekin joan gaitezke erosketak egitera, paseatzera edo adinekoei bisita egitera.

Santiago Apostoluaren parrokiaren inguruko taldeek sustatu dute maskara berrerabilgarrien ekimena, Ermuko alargunen eta Caritas elkarteek, esaterako. Udalak bat egin du ekintza horrekin, lana osatzeko beharrezkoak diren ehun-materiala, gomak eta hariak erosi ditu, eta Gurutze Gorriko boluntarioak arduratu dira etxez etxe banatzeaz.

Orain, lan guztia amaituta, Ermuko Udalak eskerrak eman nahi dizkie herria elkartasunez josi duten 140 boluntario baino gehiagori. Horrela, esker onez, bideo hau uzten dizuegu ekimen polit honetan parte hartu duten pertsonen irudiekin.

Artisau-maskarak fluidoak pasatzen uzten ez duten ehun-material iragazgaitz eta berrerabilgarriz eginak daude. Bi tamaina ezberdin egin dira herritar guztientzat: bat helduentzat, granate kolore korporatiboa daramana, eta bestea haurrentzat, askoz bizi eta koloretsuagoa. Etxe bakoitzean banatu diren maskarekin batera, materiala behar bezala erabiltzeko jarraibideak jasotzen dituen informazio-ohar bat erantsi da.

Maskarak banatzerakoan tamaina okerrak jaso badituzu, bakarren bat falta bazaizu edo materiala soberan baduzu, jar zaitez harremanetan Udalarekin 943 17 90 10 telefono-zenbakira deituz edo abiapuntu@udalermua.net helbide elektronikora idatziz.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu