Ermuko dendetan 30 €uroko erosketa egin eta 20 ordaindu

13.05.20
Gizartea

Kontsumoa sustatzeko eta tokiko merkataritza bultzatzeko kanpaina hasi da, gure udalak ordainduko dituen 20.000 euroko erosketa-bonuen bidez

Covid-19- birusaren hedapenak eta pandemiak krisi sanitarioa eta ekonomikoa eragin du, eta horrek herritar guztioi eragiten digu. Une kezkagarria bizi dugu, horregatik gure ehun ekonomiko eta sozialarekiko konpromisoa eta babesa erakutsi behar dugu. Hori dela eta, udal honek hainbat neurri hartu ditu orain arte ez bezalako egoera horri aurre egiteko eta pandemiak herrian dituen ondorio ekonomikoak gutxitzen saiatzeko. Neurri horietako bat tokiko merkataritzari zuzenduta dago.

Kanpinari jarri zaion leloa +10 € da, eta 30 euro kopurura arteko produktuak edo ondasunak erosi ahal izango ditugu bezero herritarrok bakarrik 20 euro ordainduta. Kopuru bi horien arteko aldea, Udalak gain hartuko eta ordainduko du; izan ere, udalak 20.000 euro jarri baititu kanpaina horretarako. Establezimendu partaideak taloi bat emango digu, gure datu pertsonalekin eta NAN zenbakiarekin bete ditzagun. Bizilagun bakoitzak bonu horietako bi erabili ahal izango ditugu gehienez.

Neurriaren onura banakako hobaria baino haratago doa; izan ere, merkataritza-jarduera suspertzea eta dirua zirkulazioan jartzea ekarriko baitu, eta hori ona izango da gizarte honen partaide garen guztiontzat, oro har. Hogei mila euroko zuzkidurarekin hirurogei mila mugituko dira, -hiru aldiz gehiago- une honetan oso beharrezkoa den zirkulatzaile edo diru likidoa. Herriko establezimendu guztiak batu daitezke kanpainara, EMOE elkarteko kide direnak zein ez direnak.

Kanpaina irekia eta zabala da establezimendu eta denda ororentzat, besteak beste, elikadura, oinetakoa, drogeria, ehungintza, moda, liburu-denda, lurrindegi, ile-apaindegi eta estetika zentroak esate-baterako; atxiki nahi dituzten mota guztietako.

Kanpainari atxikitako establezimenduek kartel bat jarritu dute beren erakusleiho edo sarreretan, eta horietan erosi ahal izango ditugu sustatutako bonuak. Horrela, onura edo laguntza mesedegarri izango zaigu bezero garenontzat eta baita tokiko merkatarientzat ere.

Bonu komertzialei buruzko edozein zalantza edo galdera izanez gero, idatzi mezu bat pe@udalermua.net postontzi elektronikora.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu