KIUB bulegoak atea zabaldu eta bezeroen zuzeneko arretari berrekin dio

14.05.20
Gizartea

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) atea ireki eta aurrez aurreko arreta eskaintzeari berrekin dio, bi hilabetez bide telematiko edo telefonikoetara mugatuta egon ondoren, nahiz eta oraindik Alarma Estatua eta osasun-krisi egoera indarrean mantendu. Zerbitzua Merkatu plazako beheko aldean dago, eta berriro ireki dute, merkataritza-establezimenduak berriz ireki eta jardueraren zati bat berreskuratzearekin batera, deseskaladako 1ngo fase honetan.

Atzotik –asteazkenetik- zabalik dago bulegoa, eta kontsumitzaileen kontsultei erantzuten die, asepsia- eta segurtasun-neurri zorrotzen pean. Langileek aho-maskarak eta aurpegi-manparak dituzte, baita gela hidroalkoholikoa ere erabiltzaileentzat. Kontsulta bidezko arreta banakakoa da, Datuak Babesteko Lege Organikoa (DBLO) indarrean sartu zenetik egin ohi zuten bezala, eta lurzoruko gutxieneko distantziak zintaz seinaleztatuta daude. Era berean, zerbitzua eta laguntza eskaintzen jarraitzen dute telefonoz eta posta elektronikoz.

Bulego eta zerbitzuko telefono zenbakiak 943 17 45 85 eta 679 12 57 31 dira, bertan arreta eskaintzen dutelarik 10:15etik 14:15erako ordutegian. Posta elektronikoaren bidez harremanetan jarri nahi izanez gero, info@omic-ermua.eus da bulegoaren helbidea.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean