BPTD Enpresa Elkartea, eskualdeko industria sarea indartzeko prest

18.05.20
Gizartea

Basque Precision Technology District (BPTD) Enpresa Elkarteak, Ermuko Udala bazkide laguntzailea denak, ezohiko bilera bat egin du Covid-19aren osasun-krisiak eskualdeko enpresa elkartuetan duen eragina aztertzeko. Testuinguru horretan, Debabarreneko industria-ehuna mantentzen eta indartzen lagunduko duten baterako irtenbideak proposatu nahi dira.

Elkarteko enpresek ahalegin handia egin dute Covid-19 pandemiaren eragina ahalik eta txikiena izan dadin beren langileengan, baina kezkatuta daude euren jarduerak epe ertainera izan dezakeen bilakaeraz. Horren harira, esan dute beharrezkoa dela industria-sektorearen eskaera berraktibatzea, eskualdeko jarduera sustatzeko.

Gainera, industria-enpresa gehienen ezaugarri esportatzailea dela eta, BPTDko bazkide diren enpresek kezka handia agertu dute mugak eta aireko espazioa itxita egotean ekar ditzakeen ondorioekin; izan ere, eskualdeko enpresa askorentzat beharrezkoa da merkataritza edo bezeroarentzako arreta euren jarduera berreskuratzeko.

Debegesak, BPTD Enpresa Elkarteko kudeaketaren arduradunak, berriki egindako inkesta baten arabera, maiatzaren 6ra artean enpresen %59k ez du bere jarduera eteteko beharra izan koronabirusaren ondorioz, eta %6k bakarrik utzi du guztiz bere jarduera. Bestalde, elkarteko enpresen %44ak ABEE modalitateren bat aplikatu du, eta horien artean %25ak ABEE murriztua hautatu du. Gainera, fakturazioan %30eko eragina aurreikusten da 2020ko zenbaketan.

Testuinguru horretan, hil honetan urtebete egin duen BPTD Enpresa Elkarteak uste du taldeak bultzatzen dituen lankidetza-proiektuek inoiz baino zentzu handiagoa dutela. Aurten, besteak beste, talentua erakarri eta atxikitzearekin zerikusia duten proiektuak garatzen ari dira, barne ekintzailetza sustatzen lan egin da eta elkartutako enpresentzat jardunaldi teknologikoak eta ez teknologikoak antolatzen ari dira.

Gainera, BPTD Enpresa Elkartea harremanetan dago Goierri Valley, Enpresare, ADEGI eta Confebask elkarteekin eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin lanean dabil, administrazioei BPTDren ekintza-lerroen eta eskualdean garatzen ari diren proiektu estrategikoen berri emateko, informazioa partekatzeko eta egungo krisiaren irtenbide onena aurkitzen  laguntzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu